Arrateko zelaiko bai floridadia…

Aurten bai, aurten eguraldia ere lagun izan dugu Arrate egunean eta Arrateko zelaiko floridadiaz gozatzeko
aukera izan dugu. Ohi bezala azken gaupaseroak oraindik zelaian zeudela
iritsi ginen Arratera. Azkar-azkar jantzi eta argazkiak egitera joan
ginen. Talde osoaren argazkia kosta
zitzaigun piskat egitea,
2006-09-08_Arrate_FL_8901
eta gero aurtengo lau gonbidatuena atera zuen
Felipek. Ezkerretik hasita Mikel Legorburu, Abel Iriondo, Lourdes
Odriozola eta Jon Lizarralde. Zelako lau dantzari!!
 

Meza nagusia hasita zegoen, baina luze jo ohi du Arrate egunekoak, eta garaiz ibili ginen. Baita argazki gehiago egiteko ere. Konsagrazio ostean elizara sartu zen aurten Aiertek gidatu duen ezpata-dantzarien taldea eta Lourdes eta Abelek Jaunaren aurreko ezpata-dantza eskaini zuten. Eliza urtero bezala bete-bete eginda zegoen.  Ezpatak altxa, zubia eta kalera berriz.

Iazkoaren aldean, prozesioa genuen nobedadeetako bat, eta ikusteko
zegoen ea nola egokituko ginen. Gurutzea, bandera eta kandelen atzean,
eta Ama Birjina eta txistularien aurrean sartu zen ezpata-dantzarien taldea. Eliza aurretik abiatu, eta
2006-09-11_Arrate_JUL_050
Arrateko Amaren doinuaren erritmora sartu ginen basoan, zubiak egin, gurutzera igo, eta Eibarri aurretik pasatzean, herrira begira jarrita salbea kantatu ostean berriz ere elizaruntz buelta.

Mikel Legorburu min hartuta zegoenez ezpata luzedunen taldean egokitu zen, eta Josu Garatek hartu zuen bere lekua azkendarien artean. Datorren urtean aurten hasitako bukatzera etorriko dela hitz eman digu Mikelek.

Eliza aurrera iritsitakoan, zubiak eginazkendariak aurre aldera pasa eta ezpata-dantza eskaini zioten berriz Arrateko
Ama Birjinari. Eliza aurreko ezpata-dantza une berezia da. Ikusle asko
biltzen dira elizaren atarian, eta jendearen berotasuna eta txaloak gain gainean sentitzeko aukera izan genuen.

Zelaira sartu, iriarenaren doinuarekin zelaia gurutzatu, eta Arrateko dantzen errepertorioari heldu genion.
2006-09-11_Arrate_JUL_111
Zintzarria egin, arrosa gainean buruzagia altxatu eta Arrateko Amaren ezpata-dantza. Ondoren karrera azkar bat, ohorezko arkua lau azkendarientzat, eta berriz ere karrera.

Usartza txistulari taldea dotore ari zen jotzen, eta ezpata-dantzaren ondoren trokeo-dantzari heldu genion. Hasteko makila txikiena, eta buruzagi lanetan Jon Lizarralde. Ondoren Abel Iriondok jaso zuen buruzagi makila, eta makila handienaren zortzikoa eta jokoa egin genituen. Azkenik brokel-dantza. Lourdes Odriziolaren buruzagi lanak, taldearen zortzikoa eta jokoa.

Taldea batu berriz, ezpatak jaso eta ospa. Bukatu zen 2006eko Arrateko dantzen emanaldia. Bazkaria Krabelinen, eta bazkalostean, Arrateko Amaren dantzarien kofradiaren akta irakurri, gonbidatuei eskerrak eman eta liburuan sinatuta borobildu genuen eguna.

Prentsak ere nahiko hurbiletik jarraitu ditu Arrateko Amaren dantzen gorabeherak. DVko Felix Morquecho ensaiora ere etorri zen Arratera, eta emanaldiaren biharamunean ere argazki ederrak argitaratu zituen. Hori bai, gustora geratu den Indixua da, DVko portadan atera zioten argazkiarekin. El Correoko Begoña Alkortak ere interesa erakutsi du, Noticias de Gipuzkoako Jabi Leon ere primeran portatu da, Etakitto bezala, eta milagro, Berrian ere izan dute aipamen bat gure dantzek, argazki eta guzti!

Felipe Loyola, Arantza Uriguen eta Julene Usobiagak ateratako argazki sorta hemen ikus dezakezue.

Datorren urtean berriz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude