Soka-dantza Azurtzan

Santiago egunean, uztailaren 25ean, azken lau urteotako ohiturari
jarraituz, soka-dantza egin genuen Azurtzan. Elgetako Goimendi auzoan
dagoen ermita polita da Azurtzakoa, eta jai politak izaten dira bertan.
2006-07-22_Azurtza_IZ_188

Josu Garatek egin zituen aurreskulari lanak eta Oier Araolazak jardun zuen atzeskulari. Zerbitzari lanetan Joseba Aranzabal eta Oier Ibarbia aritu ziren, eta txistulariak Andoni Altzibar eta Iñaki Barua.

Soka osatzeko beste urte batzuetan baino lan piskat gehiago izan zuen Josuk, baina besteak bestea Ander Agirrebeña trikitilaria edo Aitor Mendiluze bertsolaria sokan sartuta osatu zuen azkenerako taldea.

Datorren urtean Santiago eguna ez da jai eguna izango EAEn eta beraz, ikusteko dago zer gertatuko den Azurtzako jaiarekin.

Hona hemen Azurtzako 2006ko soka-dantzaren argazki sorta Iñaki Zugastiren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude