Fernando Muniozgureni agurra

Fernandoren erritmora makina bat dantza egindakoak gara Kezkako batzuk.
Euskara eta euskal kulturaren inguruan Eibarren izan dugun akuilurik
zorrotzena eta sustatzailerik sutsuena izan da Fernando Muniozguren.

2005eko martxoan, ikusi gintuen azkenengoz dantzan Fernandok. 2006-07-15_FerMunioz-omenldi_AL_009 Pas de
Basque ikuskizuna eskaini genuen Zizurkilen, eta emanaldi bukaeran
pozik etorri zitzaigun zoriontzera. Ohikoa zuen irakurketa
zorrotza egin zigun, gozatu zuela aitortu eta irriparrea ezpainetan
hango eta hemengo dantzek pizten zizkioten irakurketa sinbolikoen berri
eman zigun.


Bere agur ekitaldia
alaia izan zedila eskatuta joan zitzaigun pasa den
astean Fernando, eta eskaera horri erantzun nahirik behin baino
gehiagotan goraipatu izan zizkigun Arratiako jotak hautatu genituen.
Fernandoren lagun eta Eibarko eta Euskal Herriko euskaltzaleen bilera
handia
izan zen larunbatean, uztailaren 15ean, Txantxazelain ospatu zena
Fernando Muniozgureni azken agurra emateko.

Fernandoren proiektu amaigabeen sarean behin baino gehiagotan
eroritakoak aritu ziren dantzari eta musikari. Ane Sarasketa eta Enrike
Izagirre dantzan
, eta Adolfo Jainaga soinu txikiarekin, Inma Albizu
panderoarekin
eta Iñaki Barua kaja txinarekin.

Eskerrikasko Fernando!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude