San Pedro eguneko emanaldia

San Pedro eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ohi dute Beheko Tokiak, eta Kezkako talde bat bertan izan da aurten ere. Irati Kortabitartek prestatzen duen N-89-90 taldea izan da Beheko Tokiaren aurrean dantza emanaldia eskaini duena.

2006-06-29_SanPedroak-Urkizun 004
10.30etan meza egin da Karmelitetan, eta handik Beheko Tokiaren aurreko plazara kalejiran joan dira denak. Ondoren, Eider eta Iñaki trikitilarien doinura aritu dira dantzan Iratin neskak.

Dantzan ondo egin dute, eta ikusleak gustora, baina gero hamaiketakoa egitera gonbidatu gaituzte, eta hor flojo samar ibili dira dantzariak. Patata-tortilla pintxo mordoska bat mahaian geratu dira. Hamaika ikusteko…

San Pedro eguneko emanaldiko argazki sortatxo bat hemen ikus dezakezue.

1 thought on “San Pedro eguneko emanaldia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude