Oñati eta Gipuzkoako dantzak Urkizun

Euskal Jaiaren aurretik iritsi ohi dira Letra Galegoen jaiak Eibarrera. 2006-05-21_LetraGalegoetan 005 Galizako etxe indartsua dago Eibarren, asko baitira inguruotan bizi diren galiziar jatorrikoak, eta jai benetan handiak antolatzen dituzte Urkizun.

Os Galaicos, Galizako etxeko dantzariekin jaialdia egin ohi dugu Letra Galegoetan, eta maiatzaren 21ean, igandean egin dugu aurtengo emanaldia.

Bi taldek parte hartu dute Kezka dantza taldetik. Irati Kortabitartek prestatzen dituen neskek Agurra, Boastitzea eta fandango eta arin-arina egin dute, eta Oier Ibarbiak prestatzen dituen mutilek Oñatiko arku-dantza. Musikari lanetan, Kezkako txistulari prestuak, Andoni Altzibar, Felix Elortza eta Iñaki Barua, eta Eibarko trikitilariak (Agirrebeñatarrak eta konpainia) soinu txiki eta panderoekin.

Eguraldi ederra, giro ona eta enpanada, pulpiño eta lakoia janda borobildu da goiza. Ikusi hemen emanaldiko argazki sorta zabala.

2006-05-21_LetraGalegoetan 003

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude