Ezpata-dantza medioetan

Gipuzkoako Urrezko dominen emate ekitaldia entzutetsua izan ohi da eta medioetan jarraipen zabala izaten du. Albisteek ez dute zerikusirik izaten ezpata-dantzarekin (batzuetan Urrezko dominaren ekitaldiarekin ere ez) baina argazkietarako ongi etortzen zaizkie dantzariak (argazkiei kolorea ematen laguntzen die).

Adibidez, El Correok ekonomia eta politikaren inguruko albiste bat ilustratzeko erabili du ekitaldiko argazkia. Las Diputaciones se muestran incapaces de pactar el Impuesto de Sociedades. Eta albistea ilustratuz ezpata-dantzan ateratako argazkia, dantzariak arkua eginda dutela eta Garaikoetxea eta Ibarretxe arkupean sartzen. Urrezko dominak eman direnik ere ez du kontatzen, izan ere, albisteak ez du inolako zerikusirik ekitaldi horrekin.

Beste bi egunkaritan, El Mundon eta El Pais-en agertu dira ezpata-dantzaren argazkiak, baina bietan ere nahiko antzeko moduan. Urrezko dominak jaso zituztenak ageri dira, beraien aurrean ezpata-dantzari bat ageri dela (Gari bietan) dantzan.

Eskumako hau Urrezko Dominen ekitaldiaren biharamunean El Mundon egunkarian argitaratutakoa da, eta azpian dagoena berriz, El Pais-en argitaratu zena.

Harkaitz-en bidez ETBk ekitaldiari buruz eman zuen erreportajearen zati bat lortu dugu. Lehenengo hamar segunduetan ezpata-dantzaren irudi batzuk ageri dira. Ez da beste munduko ezer, baina bideoak sareratzeko aukerak probatzen hasteko ondo datorkigu. “YouTube” sistema erabiliko dugu horretarako, eta egia esan, azkarra, erraza eta erosoa da. Ema Play eta ikusi bideoa.

1 thought on “Ezpata-dantza medioetan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude