Pas de Basque Bilbon

Bilboko Kafe Antzokiak 10 urte betetzen dituela ospatzeko Juan Antonio Urbeltzek zuzenduta eta Argia, Haritz, Kezka eta Arkaitz dantza taldeen eskutik, Pas de Basque ikuskizuna eskaini genuen larunbatean, abenduaren 17an, Kafe Antzokian
bertan.

Kafe Antzokia biltoki ederra da, hainbat kontzertutarako aproposa, baina zenbait dantza emanalditarako ez da oso erosoa gertatzen. Pas de Basquen 40 dantzari eta dozena erdi musikarik parte hartzen du, eta ondorioz, estu samar ibili ginen zenbait dantzatan. Hala ere, moldaketa batzuek eginda, egokitu ginen eszenatoki eta inguruetara, eta Kafe Antzokiak berezko duen giro goxoak kutsatuta gozatu genuen Pas de Basque bertan eginez.

Josu oraindik ez da errekuperatu azaroan Euskalduna Jauregian doinu zahar bat dantzatzen ari zela egin zuen lesiotik. Izterrean egin zuen zuntz haustura eta ordutik dantza egin ezinda dago. Urte-berrirako edo berriz martxan izango dela espero dugu. Dantza egin ezinik, publiko artean eserita eta argazkilari lanetan aritu zen Josu. Larunbatean bertak, Kafe Antzokian Josuk ateratakoak dira hemen ikus daitezkeen argazki hauek. Mobituta dauden argazkiei artistikoak esan zaie, eta egia esan, batzuk halakoak dira, buhame honek hartu zuen kaskarrekoa modukoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude