Ezpata-dantza Donostian

Gipuzkoaren alde lan garrantzitsuak egin dituztenak eskertzeko 2005eko Urrezko Dominak eman ditu gaur goizean Donostian Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Eta han izan gara Eibar, Elgoibar, Deba eta Añorgako dantzari eta txistulari taldea, ekitaldi honetan ohikoa bihurtzen ari den ezpata-dantza egiten.

Espainiako gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren artean Hitzarmen Ekonomikoa adostu zuten ordezkari politikoak omendu nahi izan ditu gaurkoan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Urrezko domina jaso dute Carlos Garaikoetxea, Pedro Luis Uriarte eta Xabier Arzalluzek, Urrezko Plaka, hil osteko izaeraz, Jaime García Añoverosen sendiak.

Nahikoa lan izan dugu ostegun goiz batean ezpata-dantza osatzen. Zenbat piper eskolatik eta zenbat huts lanpostuetatik!

Usartza Eibarko Udalaren txistulari taldearen doinuetara, Elgoibarko Haritz, Eibarko Kezka, Debako Gure-Kai eta Añorgako Arkaitz taldeetako dantzariek jardun dugu.

Gaur goizeko ezpata-dantzan Arantzak ateratako argazki gehiago Kezka dantza taldearen flickr-eko txokoan aurkituko dituzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude