Udazkeneko protokolo batzuk

Udazkenean ere tokatu dira hainbat potrokolo lan eta hor ibili dira Kezkako dantzariak eskariei erantzunez.

Ipuruako Jubilauak


Urteroko ohiturari jarraituz Ipuruako Nagusien Egoitzak omenaldia egin zien bere adinekoei urriko azken igandean. San Pioko elizan meza eta mezatik irteeran Agurra dantzatu zien Ekhik adinekoei. Musikari Usartza Udalaren Txistulari taldeak jardun zuen. Ondoren hamaiketakoa eta datorren urterarte.

Ospittala


Azaroan berriz, San Andrez aurreko asteburuan San Andres egoitzan adinekoak zaintzen aritzen diren mojei egin zitzaien omenaldia, Eibarko Udalak antolatuta. Enrike joan zen Agurra dantzatzera eta txistulari Usartza taldekoak.

Bakailauaren kofradia

Hori ere urterokoa izaten da, eta makina bat urte daramatzagu Kezkakook Bakailauaren kofradiakoen ekitaldian Agurra dantzatzen. San Andres jaien inguruan izaten da hori ere, eta oraingoan Ospittaleko omenaldiaren egun berean egokitu zen, azaroaren 27an. Enrikek Ospittaleko lanak bukatuta egin zien harrera hainbat tokitatik etorritako kofradiei, baita busti ere, euria ez zen eta aparte ibili.

Elgetako bariantia

Otsailean deitu zuten Elgetatik bariantearen lehen harria jarri behar zutela eta dantzari bat eskatzen ekitaldi hartarako.
Herri lanak izan ohi direnerako azkar demonio bukatu dute bariante hori, eta azaro bukaeran, berriz ere dantzari eskaera etorri da, oraingoan inauguraziorako. Dantzari gazteentzat ezin egun okerragorik hautatu lan horietarako: azaroak 30a, San Andres eguna. Bezperako parrandaren ondoren, eguerdirako, Plazara Dantzararako altxatzea kostatzen bada, zer esanik ez goizeko 11.00etan Elgetan dantzan egin behar bada. Hori put… Eskakeo nabarmen bat alde batera utzita, azkenean bariante horri erabilera gehien emango diona -egunero pasatzen baita bide horretatik-, joan zen inauguratzera: Ekhi. Txistulari, Arantza, Ermukoa.

Emaitzak: lau potrokolo, eta bi dantzari, tarte baterako marroi hauetatik libre daudenak bina punturekin: Ekhi eta Enrike.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude