Maiatzeko asteburu bete-betea…

Maiatza dantzan aspaldiko izen batura da urtero errepikatzen dena. Pasa den asteburuan ere entretenimendurik ez da falta izan. Larunbatean Musikaldia, Euskal Herriko Musika Eskolen jaia ospatzen zen Elgoibarren eta arratsaldean Olaizaga kiroldegian ospatzen zen emanaldian parte hartu zuen Haritz Euskal Dantzari Taldeak. Argazkian bertan klik eginda Elgoibarko emanaldiare argazki gehiago ikus ditzakezue.

2005-05-14_Haritz EDT Musikaldian Elgoibarren 212

Igandea, maiatzak 15, San Isidro eguna zen eta Aiert joan zen Arratera Debemen-ek antolatzen duen baserritarren ospakizunean parte hartzera. Arrateko Amabirjina prozesioan atera zuten, eta ohi bezala dantzari eta txistulariak izan zituen lagun. Ezpata-dantza eta agurra dantzatu zituen Aiert-ek Usartza txistulari taldeak lagunduta. Jose Miguel Laskurainena da argazkia.

Igande goizean bertan Urkizun izan zen Ane eta Aiert-ekin ikasten duen Kezkako N-91 taldea.

Agurra, uztai handi, zinta-dantza eta fandango eta arin-arina egin zituzten. Musikaz Kezkako txistulariak eta Ander Agirrebeña trikitilaria arduratu ziren.

Eiderren argazkiak klik egiten baduzue emanaldi horretako argazki gehiago ikusteko aukera izango duzue.

2005-05-15_Kezka N-91 Letra Galegoetan Urkizun 106

Azkenik, igande arratsaldean, Gaizka Barandiarani Donostian egin zitzaion omenaldian dantza egitera pare bat ordezkari bidali genituen. Agurra, Boastitzea eta Belauntxingoa egin behar omen zituzten Arkaitz Añorgako dantzariekin. Eta hara nora atzoko Berrian argazki handi batean ageri diren biak, Irati eta Ane, Goikiria eta Lohitzunekin sokan kalejiran dabiltzala.

Hori dena asteburu bakarrean. Eta maiatza erdian gaude oraindik…

4 thoughts on “Maiatzeko asteburu bete-betea…

  1. AMAIA ETA MAIDER

    AUPA NESKAK, OSO ONDO IN GENUN DANTZA, HORRELA JARRAITU. ANE TA AIERT ONENAK !!!! AUPA GURE TALDEA !!!!

    Erantzuna
  2. ane

    Jope, kriston taldia ikusten da argazkixetan. Tira, ensaiuetako izerdixak zeozetako be balio biharko zeben ba. Animo neskak, hurrenguak Euskal Jaia eta dantzari eguna.

    Erantzuna
  3. Aiert

    Mutxo, mutxo! Ez dakau suerte makala Ane ta nik talde honekin. Iñun neska fiñik badao, gurian.

    Erantzuna
  4. Ainhoa

    Ondo dantza in badou ane eta aierti esker izan da! Eske alako irakasliekin dantza txarto itxen dab enak tiene k ser PATOso

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude