Kategoriaren artxiboa: Txapelketak

Zorionak Asier!!

Hona hemen Asier Cuevas igandeko Europako 100 kilometroko lasterketan metara iristen. Zorionak! Eskerrik asko Felix Morquechori bideoaren berri ematearren

Kategoriak Txapelketak | Erantzun

Pedro Agirregomezkorta “Petrus” Europako txapeldun berria

M-80ko kategorian “disco” jaurtiketako txapeldun berria dugu, deporreko atleta, entrenatzaile….. eta askoz gehiago den “Petrus”.  Seigarren jaurtiketan 30.32 metrotaraino bota du diskoa. 30.32ko markarekin Europako txapelketetako marka berria ezarri du; Aurreko Richard Rzehaka atletak zuen 29.12 metrorekin, hain zuzen 2011ko txapelketetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Pista estalia//zabala, Txapelketak | 2 erantzun

LXIII Bolunburu Oroigarri Krossa

Igandean goizeko 10:30etatik aurrera Bolunbururen oroimenezko edizio berri bat izango dugu. Aurtengoan ibilbidean zehar aldaketak egin ditugu. Goiko lautada eta beheko lauta elkartuz 1.700 metroko ibilbidea osatu dugu, ondorioz beheko pistara ez dira jaitsiko eta ibilbide osoa lur gainean osatuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Txapelketak | Erantzun

Aitziber URKIOLA “Plaentxi-Bergara” ,10 km., lasterketako irabazlea.

Aitziber helmugatik pasatzen Larunbat arratsaldean Bergarako antxitxika elkarteak antolatuta, Plaentxitik Bergararako 10 km.ko karrera korritu zen. Aitziber URKIOLA deporreko atleta izan zen azkarrena emakumeetan; 40′ 43” ko denbora bikaina eginaz. Mutiletan Pello OSORO izan zen lehen eibartarra, 19. postuan,  37′ … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Txapelketak | Erantzun

Deporreko ate irekiak

Bazkide batek egindako bideoa ikusteko prest.

Kategoriak Txapelketak | 2 erantzun

Ate irekiak: Zenbaki sarituak

Mila esker txarteltxoa erosiaz deporrari zuen laguntza eskeini duzuen guztioi eta nola ez bertan lagundu eta partaide izan zareten guzti-guztioi. Zorionak zerbait tokatu bazaizue eta pasa deporretik zuen oparitxoa jasotzera. Begiratu zenbaki sarituak:

Kategoriak Txapelketak | Erantzun

“Simon Aldazabal” XVII. Sari Nagusia

Aldaketaz beteta dator aurtengo Simon Aldazabal saria. Programan ikusi dezakezuen bezala aurten ez da dirurik banatuko lehen sailkatuei; egokiagoa iruditu zaigu parte hartzaile guztien artean, sari ezberdinak zozketatzea (afariak, gaztak, material ezberdina……). Irabazleentzat trofeoak baino ez dira banatuko eta hortik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Txapelketak | Erantzun

Ainhoa Azpiazu Espainako txapeldun orde kadete kategorian

Castellongo pistetan jokatutako Espainako atletismo txapelketan 37.72 metrotara bota zuen jabalina; orain arteko bere marka 72 cm.tan hobetuz. Bi aldiz hobetu zuen bere marka Ainhoak; oso txapelketa ona eginaz zilarrezko dominaz jabetu zen. Zorionak Ainhoari eta zorionak Leire Gorrotxategi ermuarrari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Txapelketak | Erantzun

Martin Vouilloz eta Asier Azpiazu Espainako Junior txapelketan

Martin eta Asier Avilesko pistetan jokatutako espainako junior txapelketan lehiatu dira. Txapelketa ona osatu dute biek. Martin 4. sailkatu da 47.05eraino 1.75 Kgko diskoa botata. Asierrek 47.53raino bota zuen 800 gr.ko jabalina eta 7. postuan sailkatzea lortu zuen. Martinek 48.93metrotara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Txapelketak | Erantzun

Bederatzi atleta Gipuzkoako Txapelketan

Asier Aspiazu Bolunbururen oroimenezkoan Martin Diskoa jaurtitzen Gipuzkoako txapelketa absolutoak, jokatu dira Ordizia eta Anoetako mini estadioan. Ibrahim, Tomas, Pello, Odei, Asier eta Martin mutiletan; Izaro eta Maider nesketan izan dira Gipuzkoako onenekin batera izan direnak. Asier Aspiazuk urrea lortu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Txapelketak | Erantzun