Marka pertsonalak hobetzen Anoetako Miniestadio berrituan

Atzo Uztailaren 11an, larunbatean, Anoetako PLP-an parte hartu duten CD Eibar Atletismo taldeko hiru atletek marka pertsonalak hobetzea lortu dute Donostiako Anoetako Miniestadioan ospatutako Partaidetza Libreko Probetan (PLP) jardunaldian. Denboraldiko une honetan sasoi onean daudela erakutsi dute, entrenamenduetan egindako lana lehiaketan islatu baitute.

Horrela, Naia Capelastegui-k (14.16 MMP) bere marka pertsonal berria ezarri zuen eta era berean, Farah Chajarne-k (14.17 MMP) eta Nerea Aizpuru-k (14.19 MMP) ere euren aurreko erregistroak hobetzeko gai izan ziren, etorkizuneko txapelketei begira konfiantza handia lortuz.

Lehiaketa berezia izan zen, gainera, Anoetako Miniestadio berrituan jokatu baitzen. Donostiako instalazioak duela gutxi amaitu duen eraberritze integralaren ondoren ekainaren 30ean ireki ditu berriro ateak, ia 6 milioi euroko inbertsioari esker. Instalazioak nazioarteko mailako lehiaketak hartzeko prestatuta daude, 8 kaleko atletismo pista homologatu berria, 1.200 ikuslerentzako harmaila berritua eta azken belaunaldiko Mondo Sportflex Super X zoladura dituelarik. Gainera, 7.300 metro koadroko pista berriak World Athletics erakundearen homologazioa du, goi mailako txapelketetan erabiltzeko baldintza guztiak betez.

Ondo gozatu zuten gure klubeko atletek ere instalakuntza berrietaz, zorionak hiruei!

Emaitzak eta 2026-07-11-ko jardunaldiaren programa hemen

Emaitzak CDE PLP anoeta 2026-07-11
Emaitzak CDE PLP anoeta 2026-07-11


Anoetako Estadio Berritua
Anoetako Estadio Berritua

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.