Gipuzkoako Banakako eta Kluben arteko Txapelketa Absolutua 2026
Ekainaren 20 eta 21ean Gipuzkoako Banakako eta Kluben arteko Txapelketa Absolutua 2026ko izan da Arrasateko Mojategi Estadioan.
Bertan Sonia Mendy Gipuzkoako Txapelduna izatea lortu du pisu jaurtiketan (8.94 m), bigarren eta hirugarren izan ziren Amelie Flores (8.09 m) eta Iratxe Etxegia (7,12 m) lasartearren aurretik.
Elene Beitia-k 400 metrotan 8. postua lortu zuen eta bigarren izan zen bere seriean 1:00.79 segundurekin, Bidasoa Atletiko taldeko Alazne Garrido-k irabazi zuen proban. Gainera Malen Anderez-ek (14.42 s) eta Sonia Mendy berak (14.13 s), 100 metroko proban parte hartu zuten.
Beroa zela eta jardunaldi zaila eta gogorra izan zen Arrasaten ospatutako Gipuzkoako Txapelketa, marka hobekuntza gutxirekin orokorrean, baina atleten aldetik kemen askorekin ordea.
Hemen kontsultatu daitezke Gipuzkoako Txapelketaren probak eta emaitzak
Ugaitz Gartzia minima Espainako U20 txapelketarako
Ugaitz Gartzia minima egitea lortu du uztailak 18 eta 19an Espainako U20 txapelketarako Albaceten. Real Federacion Española de Atletismo, Federación de Atletismo de Castilla-La Mancha eta Ayuntamiento de Albacete, Campeonato de España Sub-20, antolatuko dute «Pista Universitaria de Albacete» edo Estadio Universitario de Atletismo de Albacete delakoan.
Bere markarik onena MMP / PB- eod Personal Best proba horretan egin duen lasterketarik azkarrena eta 9:18.72 markarekin 3.000 metro oztopotan Espainako U20 txapelketarako sailkatu da Ugaitz.
Zorionak!




Deja una respuesta