Euskadiko AL Txapelketaren emaitzak eta Arrasateko PLPa

Euskadiko Aire Libreko Txapelketa absolutuaren emaitzak

2026ko ekainaren 06/07an, Landako Atletismo Pistan (Durango) Euskadiko Atletismo Federazioak Euskadiko Aire Libreko Txapelketa absolutua antolatu zuen eta bertan parte hartu zuten klubeko 4 atletak emaitza gazi-gozoekin.

Ugaitz Gartzia 4. sailakatu zen 3.000 metro oztopoak proban, oso gertu podiumetik eta bere markarik onena hobetu zuen (MMP) eta Elene Beitiak ere bere markarik onena hobetu zuen (MMP) 200 metroko abiadura proban.

Elene Arrazola, bere lesiotik errekuperatzen, ez zuen lortu 100 metroko finalerako sailkatzea eta ez zuen bukatu 200 metroko abiadura proba. Azkenik Julen Teran atletak ez zuen bukatu proba erbi bezala aritu zelako bere entrenamenduko kidearentzat.

Hala ere, pozik egoteko moduko lana egin zuten laurok. Zorionak!

Proben egitaraua eta emaitzak, hemen kontsultatu daitezke.

Arrasateko PLPa

Honakoak izan dira Arrasaten izandako partaidetza librearen probak (PLP), joan zen larunbatean jardunaldi berotsu batean

Malen Anderez (14:04 s) bere markarik onena hobetu zuen (MMP)

Farah Chajrane (14:34 s) bere markarik onena hobetu zuen (MMP)

Ixone BILBAO (15:04 s)

Sonia MENDY, bigarrena 9:23 metroko jaurtiketarekin

300 m Malen Anderez (48.22 S)

1.500 m Nora Martinez (5:07.21 s)

1500 m Anwar El Hassouini 4:03.06

Arrasateko Mojategi estadio berritua
Arrasateko Mojategi estadio berritua

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.