Igande honetan, maiatzaren 31n, arrakasta handiz ospatu da Unbe Atletismo Pistan 2026ko Gipuzkoako Kluben eta Ikastetxeen arteko Alebin Mailako Txapelketa.
Jardunaldia Eibarko Klub Deportiboaren atletismo sailak antolatu du, Gipuzkoako Atletismo Federazioaren eskuordetzarekin, eta giro bikaina, parte-hartze handia eta antolakuntza ezin hobea izan dira protagonista goiz osoan zehar.
Goizeko 10:00etan hasi den txapelketan, Gipuzkoa osoko ia 300 atleta alebinek hartu dute parte, nesken kategorian 13 talde eta mutilen kategorian 10 taldetan banaturik. Guztira 23 taldek lehiatu dute Unbeko pistan, atletismoaren balioak eta talde-lana erakutsiz. Gainera 3.000 metrotako pistako martxa lehiaketa indibidualak egin dira Eibarren gaur, alebin eta infantil kategorietan, eta Gipuzkoako alebin Erreleboen txapelketa (4 x 60m)
C.D. Eibarreko atletismo taldeak lan bikaina egin du etxean jokatutako txapelketan. Alebin nesken taldeak 5. postua lortu du sailkapen orokorrean, eta alebin mutilek 6. postuan amaitu dute txapelketa.
Kluben Alebin nesken kategorian, lehen hiru sailkatuak honako hauek izan dira:
1. Bidasoa Atletiko Taldea
2. Real Sociedad San Sebastian
3. Club Atletico Renteria
5. Club Deportivo Eibar
Gure taldea ordezkatu duten atletek honakoak izan dira: Isabel Pita, Luke Litago, Nora Arriola, Lucia Arkotxa, Jule Azurmendi eta Maddi Perez De Obanos
Sailkapen osoak hemen daude
Kluben Alebin mutilen kategorian berriz, podiuma honela osatu da:
1. Txindoki Atletismo Taldea
2. Bidasoa Atletiko Taldea
3. Real Sociedad San Sebastián
6. Club Deportivo Eibar
Gure taldea ordezkatu duten atletek honakoak izan dira: Iker Caño, Markel Urain, Mikel Astarloa, Markel Laskurain, Gari Prieto eta Danel Zubia
Sailkapen osoak hemen daude
Bestalde, gaur bertan ere Unben jokatu den 3.000 m martxa lehiaketa indibidualen txapelketan, nesken kategorian 1. CD Hernaniko Irati Olazabal, 2. Tolosa CF taldeko Elaia Esnaola eta 3. Bidasoa Atletico-ko Eider Samora izan dira hiru lehen sailkatuak; eta mutilen kategorian 1. Tolosa CF taldeko Iker Cestau, 2. talde bereko Aiur Artetxe eta 3. Club Atletico Renteriako Urko Martinez izan dira hiru lehen sailkatuak.
Eta azkenik, gaurko jardunaldia ixten zuen Gipuzkoako Alebin Errelebo (4 x 60m) txapelketan honakoa izan da nesken sailkapena:
1. Bidasoa Atletiko Taldea
2. Club Atletico Renteria
3. Atletico de San Sebastian
eta mutilen Gipuzkoako Alebin Errelebo (4 x 60m) txapelketan honakoa izan da sailkapena:
1. Bidasoa Atletiko Taldea
2. Txindoki Atletismo Taldea
3. Tolosa CF
Jardunaldian zehar, ikusleek maila handiko probekin gozatzeko aukera izan dute, bai lasterketetan, bai jauzi eta jaurtiketetan ere bai. Gainera, eguraldiak lagunduta, giro aparta bizi izan da harmailatan eta pistaren inguruan, familia, entrenatzaile eta zale ugari bertaratu direlarik.
C.D. Eibarreko atletismo sailak eskerrak eman nahi dizkie txapelketaren antolakuntzan lagundu duten boluntario, epaile, entrenatzaile, federazioko arduradun eta familiei. Guztien laguntza ezinbestekoa izan da txapelketa arrakastatsua izan dadin.
Halako ekitaldiek argi erakusten dute oinarrizko atletismoak Gipuzkoan bizi duen osasuna eta etorkizunerako duen indarra. Unbek berriz ere atletismo festa handi bat hartu du, eta Deporra, C.D. Eibar, harro dago horren parte izateaz.

arteko alebin mailako txapelketa 2026

arteko alebin mailako txapelketa 2026

arteko alebin mailako txapelketa 2026

arteko alebin mailako txapelketa 2026
Atletismo Eskolaren denboraldi itxiera ekainak 5ean
Aste honetan entrenamenduekin bukatuko dugu eta denboraldia guztiz ixteko ostiralean ekainak 5, klubeko egoitzan 20:30etan merendola bat egingo dugu klubeko gazteekin aurreko urtean egin zen moduan. Iaz bezala, Irailean berriro ipiniko da martxan. infantil, alebin eta benjamin kategorietan.



Deja una respuesta