2026ko Gipuzkoako alebin txapelketa igandean, Unben. Egidazu eta Untzetabarrenetxea Durangoko Euskadiko Master txapelketan.

Datorren domekan, maiatzaren 31an, C.D.Eibarrek Gipuzkoako Atletismo Federazioak eskuordetuta, 2026 urteko Gipuzkoako kluben eta ikastetxeen arteko alebin mailako txapelketa antolatuko du Eibarren, Unbe Atletismo Pistan.

Goizeko 10:00etan Unbeko atletismo pistan hasiko den Gipuzkoako Txapelketan 300 atleta alebin hartuko dute parte, nesken kategorian 11 klub eta mutilen kategorian 8 klub ordezkatzen. Guztira 24 taldek lehiatuko dira, talde bakoitzak gutxien-gutxienez 6 atleta izan beharko dituelarik. Kaleen zozketa eta irteera zerrendak GAFek, Gipuzkoako Atletismo Federazioak, egingo ditu.

Bestetik klubeko Iñigo Egidazu eta Marcos Untzetabarrenetxea beteranoek, Durangon jokatuko den Euskadiko Master txapelketan arituko dira larunbatean, maiatzak 30ean.

11 klub eta 14 talde lehian alebin nesken kategorian

Guztira 11 klub eta 14 talde (klub batzuek talde bat baino gehiago aurkezten dute), lehiatuko dira Kluben arteko Gipuzkoako Atletismo Txapelketan alebin nesken kategorian. Honako hauek: Atletico San Sebastian, Bidasoa Atletico Taldea (3 talde) , Club Atletico Renteria, Club Deportivo Eibar, Haurtzaro Kirol Elkartea, Jakintza Atletismo Kluba (Donostia), Jakintza Ikastola (Ordizia), Tolosa Club Futbol, Txindoki Atletismo Taldea, Azkoitia eta Azpeitia Xeye Ake, Real Sociedad San Sebastian (2 talde).

Alebin nesken CD Eibar taldea honako hau izango da:

  • Isabel Pita Lozano (Pisu jaurtiketa)
  • Jule Azurmendi Marquez (1.000 m)
  • Nora Arriola Iturbe (60 m hesiak)
  • Luke Litago Lasuen (Altuera jausia)
  • Lucia Arkotxa Larrarte (Luzera jausia)
  • Maddi Perez De Obanos Larreategi (60 m)

Nesken erreleborako (4 x 60 m) taldea:
Isabel Pita, Luke Litago, Lucia Arkotxa eta Maddi Perez De Obanos

8 klub eta 10 talde lehian mutilen kategorian

Guztira 8 klub eta 10 talde lehiatuko dira Kluben arteko Gipuzkoako Atletismo Txapelketan alebin mutilen kategorian. Honako hauek izango dira: Atletico San Sebastian, Bidasoa Atletico Taldea (3 talde), Club Atletico Renteria, Club Deportivo Eibar, Jakintza Atletismo Kluba, Tolosa Club De Futbol, Txindoki Atletismo Taldea, Real Sociedad San Sebastian.

Alebin mutilen CD Eibar taldea honako hau izango da:

  • Iker Caño Leibar (60 m hesiak)
  • Markel Urain Sanz (1.000 m)
  • Matias Alegria (pisu jaurtiketa)
  • Mikel Astarloa Susaeta (60 m)
  • Gari Prieto (Luzera jauzia)
  • Danel Zubia Cano (Altuera jauzia)

Mutilen erreleborako (4 x 60 m) taldea:
Iker Caño, Markel Urain, Mikel Astarloa eta Danel Zubia

Eskolarteko Txapelketa 2022 CD Eibar 3. postua Tolosan Gipuzkoa kluben Txapelketa
Eskolarteko Txapelketa 2022 CD Eibar 3. postua Tolosan Gipuzkoa kluben Txapelketa


Txapelketaren egitaraua eta arauak

Igandeko probak goizeko 10etan hasiko dira eta gutxi gora behera 12:30ak luzatuko dira, errelebo (4 x 60 m) probekin.


Egitaraua Unbe-Eibar. Klub eta eskolen arteko Gipuzkoako Alebin Txapelketa
Hemen Gipuzkoako Atletismo Federazioak argitaratutako araudia

Arauak:
ALTUERA 1.00-1,10-1.20-1,25-1,30 y de 3 en 3 cm
LUZERA Ohola 2 metrora jarriko da.
LEHIAKETAK Atletek 4 saiakera egiteko aukera izango dute.
Atleta bakoitzak bakarrik proba batean eta errelebo lasterketan parte har dezake.
Talde bakoitzak gutxienez 6 atleta izan beharko ditu.
Kaleen zozketa GAFek egingo du.
Sailkapena honela egingo da: lehen sailkatuak ONARTUTAKO talde kopurua adina puntu jasoko ditu; bigarrenak puntu bat gutxiago; hirugarrenak bat gutxiago eta horrela. Erreleboetako probetan banakakoetan bezala banatuko dira puntuak. Punturik gehien biltzen duen taldea izango da irabazlea.
Berdinketarik izanez gero, lehen posturik gehien lortu dituen taldeak irabaziko du; eta hala ere berdinduta egonez gero, bigarren posturik gehien lortu duen taldea izango da irabazlea, eta horrela, berdinketa hautsi arte.

Zorte on eta asko disfrutatu!

Larunbatean Egidazu eta Untzetabarrenetxea Euskadiko Master txapelketan Durangon.

Euskadiko Atletismo Federazioak AL Masterreko Euskadiko Txapelketa antolatu du 2026ko maiatzaren 30ean, Durangon (Bizkaia) eta bertan parte hartuko du Deporreko Iñigo Egidazu Arrillagak abiadurako bi proba teknikoetan hartuko du parte, 400 m hesiak (0,84) finalean eta 100 m hasiak (0,91) finalean, eta beste aldetik Marcos Untzetabarrenetxea Arriolabengoa fondoko 5.000 metroko finalean arituko da.

Zorte on bioi hain proba exijenteetan!

Eskolarteko Jokoak 2017. CD Eibar - Mogel Taldea Euskadiko Txapelduna
Eskolarteko Jokoak 2017. CD Eibar – Mogel Taldea Euskadiko Txapelduna

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.