Izadi Flores Eskolarteko Euskadiko Xabalina Txapelduna eta Federatuen marka hobekuntzak Arrasaten

Hitzordu bikoitza zeukaten gure atletek asteburu honetan eta Arrasateko Mojategi pistan eta Irungo Plaiaundi pistetan aritu dira Deporreko hainbat atleta bero itogarriko egunetan.

Atleta federatuak Arrasateko PLP-an


Maiatzak 23an larunbatean, bero handiko jardunaldia jokatu zen Arrasaten. Tenperaturak 30 graduak gainditu zituen egun osoan zehar, eta horrek are meritutsuago bihurtu zuen gure atletek egindako ahalegina. Eguzkipean eta bero gogorrari aurre eginez, parte-hartzaileek abiadura eta jaurtiketa probak baldintza zorrotzetan osatu zituzten, lehiatzeko gogoa eta konpromisoa une oro erakutsiz.

Baldintza gogorrak izan arren, Asier Andreu, Elene Beitia eta Sonia Mendy-k bere marka pertsonal onenak (MMP) hobetzea lortu zituzten. Elene Arrazolak lesioa izan zela medio, ez zuen parte hartu 100 eta 200 metroko probetan, non faboritoen artean zegoen.

Honako hauek izango dira gure ordezkariak larunbateko probetan lortutako emaitzak:

100 m gizonezkoak
Asier Andreu (12.79 s)

100 m emakumezkoak
Sonia Mendy (13.98 s)
Malen Anderez (14.20 s)
Nerea Aizpuru (14.55 s)

200 m gizonezkoak
Asier Andreu (26.39 s , MMP)

200 m emakumezkoak
Elene Beitia (26.68 , MMP, eta bere serieko irabazlea)

Pisu Jaurtiketa emakumezkoak (3 kg)
Sonia Mendy, 9.6 m eta bere marka pertsonak onena (MMP)

Hemen, RFEA-ko rfealive.me aplikazioan ikusi ditzakezu Arrasateko probak eta emaitzak


Izadi Flores, urrezko domina eta Euskadiko Txapelduna Eskolarteko jokoetan


Maiatzak 23an EUSKADIKO XLIII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatu ziren Irungo Plaiaundi atletismo pistan. Deporreko Atletismo eskolako Izadi Flores Azpitarte atleta infantila deitua izan zen EUSKADIKO atletismo jokoetan parte hartzeko. Eta izan ere, Xabalina jaurtiketan urrezko omina lortu eta txapelduna izan da Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen. Zorionak Izadi!

Honela gelditu zen 2026ko sailkapena Xabalina jaurtiketan, hiru lehen postuei dagokienez:

  • Izadi FLORES AZPITARTE (CD Eibar, Gipuzkoa): 27.00 m
  • Ane CRUZADO GUTIERREZ (Arabako selekzioa): 23.93 m
  • Izaro BARRIOS PUENTE (Arabako selekzioa): 23.28 m

Horrela, beste behin ere, Izadi Flores atleta eibartarrak jarraipena eman die CD Eibarko infantil mailako atletek Euskadiko Eskolarteko Txapelketetan jaurtiketa luzeetan azken urteotan lortutako emaitza bikainei: Naia Astigarraga (urrezko domina disko jaurtiketan 2025), Jone Gerrikagoitia (zilarrezko domina disko jaurtiketan 2025), Haizea Magunazelaia (zilarrezko domina xabalina jaurtiketan 2024), Pello Osoro Agirregabiria (urrezko domina disko jaurtiketan 2019), Enara Magunazelaia (urrezko domina xabalina jaurtiketan 2019), Imanol Egidazu de Diego (urrezko domina disko jaurtiketan 2019), Andoni Egurrola (zilarrezko domina xabalina jaurtiketan 2012), Odei Jainaga (zilarrezko domina xabalina jaurtiketan 2011), Elena Susaeta, eta abar. Zorionak!

Hemen, RFEA-ko rfealive.me aplikazioan ikusi ditzakezu Irungo 2026 urteko Eskolarteko Txapelketaren probak eta emaitzak

2026 urteko Eskolarteko Gipuzkoako Selekzioa
2026 urteko Eskolarteko Gipuzkoako Selekzioa

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.