Larunbatean Arrasateko PLP-an eta Irungo Euskadiko Eskolarteko Txapelketan


Hitzordu bikoitza gure atletentzat aste buru honetan ere bai, Arrasateko Mojategi pistan eta Irungo Plaiaundi pistan arituko dira Deporreko hamar atleta.

Larunbatean bederatzi atleta federatuak Arrasateko PLP-an

Maiatzak 23an larunbata, Deporreko bederatzi atletek parte hartuko dute larunbata arratsaldean Gipuzkoako Atletismo Federazioak Arrasateko mojategi pista berrituan antolatu dituzten Partaidetza Libreko Probetan (PLP) , 100m, 200m eta Pisu jaurtiketa espezialitateetan. Hemen egitaraua, ordutegiak eta atleta onartuak

Honako hauek izango dira gure ordezkariak larunbateko probetan

100 m gizonezkoak

  • Asier Andreu
  • Dennis Marquez

100 m emakumezkoak

  • Elene Arrazola
  • Elene Beitia
  • Ixone Bilbao
  • Malen Anderez
  • Naia Capelastegi
  • Nerea Aizpuru
  • Sonia Mendy

200 m gizonezkoak

  • Asier Andreu

200 m emakumezkoak

  • Elene Arrazola
  • Elene Beitia

Pisu Jaurtiketa emakumezkoak (3 kg)

  • Sonia Mendy


Izadi Flores Gipuzkoako Selekzioarekin Eskolarteko Euskadiko Txapelketara


Maiatzak 23rako ere bai, Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, Euskadiko Atletismo Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XLIII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu. Aire zabaleko Plaiaundi atletismo pistan izango dira

Deporreko Atletismo eskolako Izadi Flores Azpitarte atleta infantila deitua izan da Gipuzkoako Atletismo Federaziotik Irunen jokatuko den EUSKADIKO XLIII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOetan parte hartzeko eta Xabalina jaurtiketan parte hartuko du Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen

Zorte on Izadi!

Mojategiko Atletismo Pista berritua. 2026 Arrasateko udala
Mojategiko Atletismo Pista berritua. 2026 Arrasateko udala

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.