Asteburu honetan Bilbon eta Lasarten arituko dira proba ezberdinetan parte hartzen Eibarko Klub Deportiboaren Atletismo taldeko atletek. Alde batetik Bilboko Zorrotzako Atletismo Pistan larunbata eta igandean jokatuko den aire libreko Euskadiko U16 Txapelketan, eta bestetik Lasarten, Atsobakar Atletismo Pistan igandean ospatuko den Gipuzkoako Eskolarteko proba konbinatuen Txapelketan.
Anderez, Astigarraga, Mendy, Alvarez eta Atxa Bilbon Euskadiko U16 txapelketan
Asteburuan, maiatzak 16 eta 17an Euskadiko U16 Txapelketa proba jokatuko da Bilbon, Zorrotzako Atletismo Pistetan eta bertarako sailkatu dira Deporreko 16 urte azpiko honako bost atleta federatuak: Malen Anderez, Naia Astigarraga, Sonia Mendy, Oier Atxa eta Unai Alvarez.
Unbeko estadioan urtean zehar gogor entrenatzen ari diren CD EIbar Atletismo taldeko sailkatutako partaideek abiadura eta jaurtiketa probetan hartuko dute parte. Honako hauetan hain zuzen ere:
Sub 16 Gizonezkoen txapelketan
- Oier Atxa Valdemoros: 100m
- Unai Alvarez Solana: 100m
Sub 16 Emakumezkoen txapelketan
- Malen Anderez Aristi : 100m eta 300m
- Naia Astigarraga Berasaluze: 100m.
- Sonia Mendy Gomis: 100 m eta pisu jaurtiketa
Asteburuko Euskadiko Txapelketa, larunbata arratsaldean eta igande goizean izango da, duela urte gutxi berritu egin den Bilboko Atletismo pistetan , non zoladura eta berotze ariketak egiteko guneko belar artifiziala aldatu egin diren, eta pistako marka, margo eta seinale berriak ipini diren.
Hemen ikus daitezke proben ordutegiak, partaideen zerrendak eta emaitzak.
Euskadiko U16 Txapelketaren aurkezpen bideoa aurkitu dezakezu hemen

Eskolarteko Proba Konbinatuak Lasarten
Bestalde, Atletismo eskolak Gipuzkoako Eskolarteko proba konbinatuen Txapelketan parte hartuko du Lasarten eta Eibar CD atletismo Eskolako beste 5 atleta sailkatu dira: Luke Litago, Isabel Pita, Lucia Arkotxa, Danel Zubia eta Iker Caño.
Zonako faseetako proba konbinatuetan kategoria bakoitzean sailkatutako lehen 24 atletek parte hartu ahal izango dute, eta horien artean daude Deporreko Atletismo Eskolako sailkatu diren 5 neska-mutilek alebin kategorian
Gipuzkoako Txapelketako proba konbinatuak honakoak dira:
- LUZERA
- PISUA
- 60 M abiadura
Proba nahasi edo konbinatuen sailkapena proba bakoitzean lortutako markak ematen dituen puntuen arabera da. Irabazlea diziplina guztietan metatutako puntuen kopuru osoaren arabera erabakitzen da. Marka bakoitzaren emaitzak puntu bihurtzen dira World Athletics-en taula ofizialen bidez, eta ez proba bakoitzean lortutako postuaren arabera.
Eskolarteko 2026ko Txapelketaren azken jardunaldia Eibarren
2025-26 denboraldiko Eskolarteko Txapelketaren azken jardunaldia Eibarren izango da. Datorren maiatzaren 31an igandean, C.D.Eibarrek Gipuzkoako Atletismo Federazioak eskuordetuta, Gipuzkoako kluben eta ikastetxeen arteko alebin mailako txapelketa antolatuko du Unbeko Atletismo Pistan. Hemen Gipuzkoako Atletismo Federazioak argitaratutako araudia
Zorte on guztioi!!




Deja una respuesta