Maiatzak 9 larunbatean Gasteizko Mendizorrotza estadioan jokatu zen Euskadiko SUB-18 Txapelketa eta 400 metroko abiadura proban, eta klubeko Elene Beitia atleta debarrak Euskadiko U18 txapeldunordea atera zen, zilarrezko domina lortuz. Gainera bere marka onena lortu zuen Gasteizko finalean.
Txindoki Atletismo Taldeko Irene Basarte suertatu zen txapeldun eta Tolosa CF atletismo taldeko Aitana Ayerbe-ek lortu zuen brontzezko domina. 400 metrotako proban honakoak izan ziren lehen bost atleten denborak:
- Irene Basarte (Txindoki A.T.) 57.50
- Elene Beitia (C.D. Eibar) 1:00.78 (MMP)
- Aitana Ayerbe (Tolosa C.F.) 1:01.07
- Eva Haddad (Bilbao Atletismo) 1:01.43 (MMP)
- Kattin Oiartzabal (CD Atletas Argixao) 1:01.63
Txapelketa berdinean Asier Andreu gizonezkoen 400 metroko abiadura proban lehiatu zen, Euskadiko 13. sailkatu zelarik. Hemen ikus daitezke txapelketaren proba guztiak eta emaitzak.

Sonia Mendy Ourense-n Espainiako Txapelketan
Beste aldetik, Sonia Mendy atleta gaztea Ourensen izan da, 2026ko Aire Libreko Autonomia Erkidegoen arteko SUB-16 Espainiako Atletismo Txapelketan. Txapelketa maiatzaren 9an eta 10ean jokatuko da Pereiro de Aguiar herrian (Ourense), Complexo Deportivo de Monterrei delakoan, eta gure atletak Euskadiko Federazioaren ordezkari gisa parte hartuko du 10 postua lortuz Euskadiko Federaziorekin eta 14. postua lortuz bere pisu jaurtiketa proban.
Zorionak Deporreko ordezkariei!
Maiatzak 16 eta 17an Euskadiko U16 txapelketa Bilbon
Datorren asteburuan, maiatzak 16 eta 17an Euskadiko U16 Txapelketa proba jokatuko da Bilbon, Zorrotzako Atletismo Pistetan eta bertarako espero dute sailkatzea Deporreko 16 urte azpiko atleta federatu gazteenek. Printzipioz, Euskadiko Atletismo Federazioak argitaratutako zerrendan, Euskadiko U16 Txapelketan Eibar CD atletismo taldeko 5 atleta sailkatu dira: Malen Anderez, Naia Astigarraga, Sonia Mendy, Oier Atxa eta Unai Alvarez.

Eskolarteko Proba Konbinatuak Lasarten
Bestalde, Atletismo eskolak Gipuzkoako Eskolarteko proba konbinatuen Txapelketan parte hartuko du Lasarten eta Eibar CD atletismo Eskolako beste 5 atleta sailkatu dira: Luke Litago, Isabel Pita, Lucia Arkotxa, Danel Zubia eta Iker Caño.



Deja una respuesta