Sonia Mendy Ourensen U16 Espainako Txapelketan, Beitia eta Andreu Gasteizen Euskadiko U18 txapelketan

Asteburu bizia gure atletentzat: Espainiako eta Euskadiko txapelketak jokoan

Asteburu honetan gure klubeko hiru atleta maila handiko txapelketetan izango dira lehian, bai estatu mailan bai Euskadi mailan.

Sonia Mendy Espainiako SUB-16 Atletismo Txapelketan.


Alde batetik, Sonia Mendy atleta gaztea Ourensen izango da, 2026ko Aire Libreko Autonomia Erkidegoen arteko SUB-16 Espainiako Atletismo Txapelketan. Txapelketa maiatzaren 9an eta 10ean jokatuko da Pereiro de Aguiar herrian (Ourense), Complexo Deportivo de Monterrei delakoan, eta gure atletak Euskadiko Federazioaren ordezkari gisa parte hartuko du pisu jaurtiketan. Soniaren proba igande goizean izango da, 10:00etan.

Txapelketan guztira 668 atleta izango dira lehian, banakako probak eta erreleboak kontuan hartuta: 338 emakumezko eta 342 gizonezko. Guztira 18 federaziok izango dute ordezkaritza, emakumezkoen zein gizonezkoen kategorietan. Azken urteetako palmaresean nagusi izan dira Katalunia (7 titulu), Andaluzia (4) eta Valentziako Erkidegoa (4 gizonezkoetan).

Gainera, txapelketa osoa zuzenean ikusi ahal izango da LALIGA+ plataformaren bidez.

Beitia eta Andreu Gasteizen Euskadiko U18 txapelketan


Bestetik, Asier Andreu eta Elene Beitia atletak sailkatu dira Gasteizko Mendizorrotza estadioan jokatuko den Euskadiko SUB-18 Txapelketarako. Biak ala biak 400 metroko proban lehiatuko dira, larunbatean goizeko 09.45tik aurrera hasiko den Euskadiko Txapelketan, denboraldi honetan egindako lan onaren fruitu. Elene Beitia-k 09:49etan lehiatuko da emakumezkoen 400 metroko abiadura probako bigarren serieko bigarren kalean, eta Asier Andreu-k 10:10etan, gizonezkoan 400 metroko abiadura probako lehen serieko bigarren kalean hartuko du parte. Hemen jarraitu daitezke probak eta emaitzak

Klubetik zorionik beroenak helarazi nahi dizkiegu hirurei lortutako sailkapenengatik, eta zorterik onena opa diegu asteburuko lehiaketetan. Aupa zuek!

Campeonato_Espana_Sub-16, Ourense
Campeonato_Espana_Sub-16, Ourense

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.