Datorren 2026ko maiatzaren 3an Euskadiko Atletismo Federazioak Getxo-ko Fadura Atletismo pistan, Bigarren Kategoriako Kluben Euskadiko Txapelketa antolatu du eta bertan parte hartzeko sailkatu da Deporraren gizonezkoen taldea.
Sailkapenerako lortutako puntuak kontutan izanda printzipioz C.D. Eibar Atletismo taldea 4. klub bezala doa aurten, baina Gasteizen iazko 2025 urteko Txapelketan lortutako 2. postua eta podium-a errepikatu nahian joango dira aurten Getxora gure atletek.
Horrela, maiatzaren 3an, goizez 9:00etatik 13:30etara, Getxon jokatuko den Kluben Txapelketan, azken orduko aldaketa edo lesioren bat ez bada, Eibartarren aldetik honako 17 atletek osatuko dute taldea, eta honako probetan parte hartuko dute:
- Ugaitz Gartzia Ruiz (3.000m oztopoak eta 4x400m)
- Asier Andreu Valera (Altuera jauzia)
- Oier Acha Valdemoros (100m)
- Dennis Marquez Fernandez (200m)
- Marcos Untzetabarrenetxea Arriolabengoa (800m)
- Roberto Gartzia Herrero (1.500m)
- Anwar El Hassouni Benaissa (3.000m eta 4x400m)
- Kepa Marquez Moreno (110m vallas (1,067) eta 4x100m)
- Salaheddin Chajrane Bahassou (400m hesiak (0,91) eta 4x400m)
- Carlitou Mendy Gomis (Pértiga eta 4x100m)
- Alex Cuesta Sampedro (Luzera jauzia eta 4x100m)
- Julen Teran Belastegui (Triple salto eta 4x400m)
- Eneko Fernandez Yarza (Disko (2kg)
- Eneko Blajakis Román (Martillo (7,260kg))
- Mikel Arriola Muniozguren (Xabalina (800g))
- Unai Alvarez Solana (4x100m)
- Markel Gutierrez Garcia (5.000m martxa pistan)
CD Eibarrekin batera, Txindoki Atletismo Taldea, Tolosa C.F., Club Atletismo Santurtzi, Galdakao Atletismo Taldea, Club Atletico Renteria, Club Atletico Sendoa, eta Beste Bira Loiu. Txapelketatik kanpo geratu dira Club Atletico Barakaldo, Bidezabal Durango eta Bilbao Atletismo taldeak.

Hemen kontsultatu daitezke irteera zerrendak eta emaitzak
Zorte on!
Atletismo eskola Eskolarteko Txapelketan, Ordizian
Atletismo Eskolaren hurrengo hitzordua egun berean izango da baina Ordizian oraingoan, Eskolarteko Txapelketaren 3. jardunaldia, Ordiziako Altamira pistan izango bait da, maiatzaren 3an.
Oraingoan probak honakoak izango dira:




Deja una respuesta