Marka hobekuntza ugari lortu zituzten larunbatean gure klubeko atleta federatuek Ordiziako meeting-ean eta emaitza politak Atletismo Eskolako gazteek igandean Tolosan ospatu zen Eskolarteko Txapelketaren 2. jardunaldian.
Federatuen marka hobekuntzak Ordiziako PLP meeting-ean
Beraien abiadurako marka onenak (100 metro aire librean) hobetu zituzten (MMP) Ordiziako Altamira atletismo pistan aritu ziren Nerea Aizpuru Boyero (U18F), Maule Bernedo Sarasketa (U18F), Sonia Mendy Gomis (U16F), Malen Anderez Aristi (U16F), Naia Astigarraga Berasaluze (U16F) eta Oier Acha Valdemoros-ek (U16M).
Gainera proba ezberdinetan aritu ziren ere bai gure klubeko Farah Chajrane (U18F), bere lesiotik ateratzen ari den Carlitou Mendy (Senior), Elene Beitia (U18F) eta Asier Andreu (U18M).
Hemen aurkitu daitezke Ordiziako emaitza guztiak
Sonia Mendy Euskadiko selekzioarekin Ourense-ko Txapelketara
Horretaz gain, Euskadiko Federazioak Klubeko Sonia Mendy atleta aukeratu du 16 urtez beherakoen Espainiako txapelketan Pisu jaurtiketan Euskadiko selekzioa ordezkatzeko Ourense-n egingo den Selekzioen txapelketan datorren maiatzaren 9 eta 10ean.
Kluben Euskadiko Txapelketari begira
Datorren astean Euskadiko Atletismo Federazioak antolatuko2026 urteko Bigarren Kategoriako Kluben Euskadiko Txapelketa izango da Getxon, Fadura Atletismo estadioan, non gure atleten marken puntuen arabera Deporra, C.D Eibar atletismo mutilen taldea onarturako 8 klubean artean sailkatuta dagoen.
Maiatzaren 3an goizez eta arratsaldez Getxon jokatuko den txapelketan, CD Eibarrekin batera, Txindoki Atletismo Taldea, Tolosa CF, Club Atletismo Santurtzi, Galdakao Atletismo Taldea, Club Atletico Rentería, Club Atletico Sendoa, eta Beste Bira Loiu. Kanpoan geratu dira Barakaldo, Bidezabal Durango eta Bilbao Atletismo.

Atletismo eskola: partaidetza zabala eta 2 domina Tolosan
Atletismo Eskolako gazteek Eskolarteko txapelketaren 2. jardunaldian hartu zuten parte eta guztiek gogoz eta ondo aritzeaz gain, Izadi Flores Azpitarte zilarrezko domina lortu zuen infantilen xabalina jaurtiketan eta Danel Zubia Cano-k brontzezko domina eskuratu zuen alebinen 150 m hesiak proban.
Gainera Danel Zubia-k berak altueran 5. postuan sailkatu zen, eta Isabel Pita 150m eta pisu jaurtiketan, Lucia Arkotxa Larrarte – 150m eta 150m hesiak, Lucia Calvo Grande – 150m eta hiruko jauzia, Luke Litago Lasuen – 150m hesietan eta Malen Etxeberria –k hiruko jauzian hartu zuten parte,
Hurrengo hitzordua, Eskolarteko Txapelketaren 3. jardunaldia, Ordiziako Altamira pistan izango da, maiatzaren 3an.



Deja una respuesta