Lau domina, ohorezko postuak eta marka hobekuntzak Gipuzkoako Txapelketan

Larunbatean, apirilak 18an, ospatu zen Arrasaten 2026ko Gipuzkoako S16, S18, S20, S23 eta Master banakako txapelketa eta bertan parte hartu zuten CD Eibar Atletismo taldeko 15 atletek.

Giro ezin hobean goizez eta arratsaldez jokatu zen 2026ko aire libreko Gipuzkoako txapelketa Mojategiko atletismo pistan, non partaidetza aipagarria izan zuten gure atletek.

Jardunaldia bukatzerakoan, lau domina, urrezko bat eta hiru zilarrezkoak, ohorezko postuak eta hainbat marka hobekuntza lortu zituzten 2026ko Gipuzkoako Txapelketa honetan. Aipagarrienak:

Lau domina, urrezko bat eta zilarrezko hiru

  • Anwar El Hassouni Benaissa: 1.500 metrotan (M U23) Urrezko domina
  • Sonia Mendy Gomis: pisu jaurtiketan (U16), Zilarrezko domina eta bere marka onena lortuz (MMP)
  • Maialen Cenarruzabeitia Gallastegui: pisu jaurtiketan (U18), Zilarrezko domina eta bere marka onena lortuz (MMP)
  • Asier Andreu Valera: 400 metrotan (U18), Zilarrezko domina eta bere marka onena lortuz (MMP)

Ohorezko postuak eta marka hobekuntzak (MMP)

Aipatzeko ere bai Elene Beitia Azkoitia-k 100 metrotan (U18) eta 400 metrotan (U18), proba bietan Gipuzkoako 4 postua eta bere marka onena (MMP) lortu zuelarik,
eta Unai Alvarez Solana-k 100m (U16) bere serieko azkarrena izan zela, Gipuzkoako 4 postua eta bere marka onena (MMP) lortuz.

Gainera, beraien markarik onenak hobetzea (MMP) lortu zituzten Naia Astigarraga Berasaluze-k (U16) 100 metrotan bere seriea irabaziz eta luzera jauzian marka hobetuz, Naia Capelastegui Camiño-k (U18) 100m eta 200 metrotan marka hobetuz, Ixone Bilbao Gonzalez -k(U18) 100m eta 200 metrotan marka hobetuz, Nerea Aizpuru Boyero -k (U18) 100 metro eta 200 metrotan marka hobetuz, Farah Chajrane Bahassou -k 100m eta 200 metrotan marka hobetuz, eta Dennis Marquez Fernandez -k (U18) 100 metrotan marka hobetuz.

Lan ona egin zuten ere bai 16 urte azpiko kategorian (U16) Malen Anderez Aristi, 100 metrotan eta 300 metrotan lehiatuz, eta Oier Acha Valdemoros-ek bere lehen partaidetzan 100 metrotan.

Hemen kontsultatu daitezke 2026 Gipuzkoako banakako txapelketaren proba guztien partaidetza zerrendak eta emaitzak


Zorionak guztioi!

Deporreko atleta talde bat Arrasaten S16, S18, S20 eta S23 Master banakako txapelketa, 2026-04-18an
Deporreko atleta talde bat Arrasaten S16, S18, S20 eta S23 Master banakako txapelketa, 2026-04-18an

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.