Joan den igandean, apirilak 19, abiatu zen 2026ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, alebin eta infantil mailatan. Lehen jardunaldia Irunen, Plaiaundiko estadioan, jokatu zen, eta bertan izan ziren Deporreko Atletismo Eskolako ordezkari gazteak.
Lucia Arkotxa Larrarte, Isabel Pita Lozano, Luke Litago Lasuen, Danel Zubia Cano, Markel Urain Sanz, Maddi Perez Abanos Larreategi eta Lucía Calvo Grande aritu ziren lehian, proba ezberdinetan parte hartuz eta denboraldiari gogotsu ekinez. Gure ordezkariek honako probetan hartu zuten parte:
- 60 metro hesiak
- Luzera jauzia
- 500 metroko lasterketa
- Pilota jaurtiketa
Lehen jardunaldi honek balio izan du gazteek lehiaketako erritmoa hartzeko eta entrenamenduetan egindako lana praktikan jartzeko. Giro bikaina izan zen Plaiaundin, eta esperientzia aberasgarria izan zen bertaratutako guztientzat.
Gogorarazi nahi da txapelketa hauetan parte hartzeko federazioak emandako dortsala beharrezkoa dela, eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren lizentzia indarrean izatea ere. Bestalde, atleta bakoitzak gehienez bi probatan parte har dezake jardunaldi bakoitzean.
Zorionak Deporreko gazteei egindako lanagatik eta jarraitu horrela!

Hurrengo jardunaldia Tolosan, apirilaren 26an
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren hurrengo jardunaldia Tolosan izango da apirilaren 26an, Berazubi estadio historikoaren atletismo pistetan. Honako probekin:




Deja una respuesta