15 atleta Gipuzkoako U16, U18, U20 eta Master banakako txapelketan apirilak 18an

Apirilarekin batera aire libreko txapelketak hasten dira eta horrela, Apirilak 18an Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatuta Gipuzkoako S16, S18, S20 eta Master banakako txapelketa ospatuko da Arrasateko Mojategi Atletismo estadioan, azken berrikuntzen ondoren more kolorea hartu duen atletismo pistan.

16, 18 eta 20 urte azpikoen Gipuzkoako txapelketan CD Eibar Atletismo taldeko 15 atleta izango dira lehiatzen, eta proba desberdinetan egindako inskripzioak, egitaraua eta onartutakoen zerrendak kontuan hartuta guztira 25 parte-hartze izango ditugu, 7 proba motatan banatuta: 100m, 200m, 300m, 400m, 1.500m, Pisu jaurtiketa eta luzera jauzia.

Larunbateko Gipuzkoako Txapelketako zazpi probetan sailkatu diren CD Eibar Atletismo taldeko hamabost ordezkari izango dira, honako hauek:

SUB 16

SUB 16 kategorian 5 atletek hartuko dute parte, abiaduran zein jaurtiketa eta jauzietan presentzia izanik.

  • Oier Acha Valdemoros: 100m
  • Unai Alvarez Solana: 100m
  • Malen Anderez Aristi : 100m eta 300m
  • Naia Astigarraga Berasaluze: 100m eta luzera jauzia
  • Sonia Mendy Gomis: 100 m eta pisu jaurtiketa

SUB 18

SUB 18 kategorian 8 atletek hartuko dute parte:

  • Asier Andreu Valera: 100m eta 400m
  • Dennis Marquez Fernandez: 100m
  • Nerea Aizpuru Boyero: 100m eta 200m
  • Elene Beitia Azkoitia: 100m eta 400m
  • Ixone Bilbao Gonzalez: 100m eta 200m
  • Naia Capelastegui Camiño: 100m eta 200m
  • Farah Chajrane Bahassou: 100m eta 200m
  • Maialen Cenarruzabeitia Gallastegui: luzera jauzia eta pisu jaurtiketa

SUB 20 eta Master

SUB 20 mailan, berriz, erdi-fondoko 1.500 metroetan izango dugu ordezkaritza:

  • Nora Martinez Baroja: 1.500m (U20)
  • Anwar El Hassouni Benaissa: 1.500m (M U23)

Klubetik zorterik onena opa diegu guztiei, eta ziur gaude gure koloreak maila bikainarekin defendatuko dituztela. Animo eta aurrera!

Probak Arrasateko Mojategi estadioan ospatuko dira larunbatean, goizeko 10:00etatik hasi eta arratsaldeko 19:30ak arte. Honako proben egitaraua eta ordutegi aurreikuspenarekin:

Gipuzkoako Txapelketa 2026 Mojategi Arrasate Goizez
Gipuzkoako Txapelketa 2026 Mojategi Arrasate Goizez
Gipuzkoako Txapelketa 2026 Mojategi Arrasate Arratsaldez
Gipuzkoako Txapelketa 2026 Mojategi Arrasate Arratsaldez

Hemen jarraitu daitezke 2026 Gipuzkoako banakako txapelketaren goizeko proben partaidetza zerrendak eta emaitzak eta

hemen jarraitu daitezke 2026 Gipuzkoako banakako txapelketaren arratsaldeko proben partaidetza zerrendak eta emaitzak

Arrasate Mojategi Atletismo Estadioa
Arrasate Mojategi Atletismo Estadioa

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.