Igandean, 2026ko martxoaren 15ean Euskadiko Atletismo Federazioak, 2026ko Euskadiko Trail Txapelketa antolatu zuen, eta bikain aritu zen Deporreko Aitziber Urkiola atleta polifazetikoa. Trail Luzean (27,8km), 4. sailkatu zen Aitziber eta 3. postua lortu zuen bere kategorian.
Banakako eta taldekako Euskadiko Txapelketa, Mungian (Bizkaia) ospatu zen Lau Haizeta Trail 2026 – lasterketaren 5. edizioarekin batera. Irteera eta helmuga Mungiako Udalaren atzean izan zen eta ibilbidea Gondramendi eta Jata mendietatik (600 m) zehar joan zen, Mungia inguruan.
Hauek izan dira Euskadiko Trail Txapelketa-ren kategoriak:
- Trail Luzea Lau Haizeta (Kategoria Absolutoa eta Master <50) 27.8 km eta desnibela 1.438 m +
- Trail Laburra Lau Haizeta (Kategoria Sub 23 eta Master >50) 13.3 km eta desnibela 558 m +
- Trail Sprint Lau Haizeta (Kategoria Sub20, 18, 16) 7.38Km eta desnibela 296 m +
Esan bezala, Eibarko Klub Deportiboko atletismo taldeko Aitziber Urkiola Zendoia (2:51:08) atletak Trail Luzea-n (27,8km), parte hartu zuen Euskadiko Trail Txapelketan, ia proba guztian hirugarren postuan ibili ondoren, 4. izan zen helmugan eta 3. postua lortu zuen bere kategorian.
Goierri Garaia taldeko Ainhoa Sanz (2:25:17) urretxuarra izan da lehen sailkatua eta Euskadiko Txapelduna, Adirane Peñagarikano (2:36:50) urretxuarra eta Goierri Garaia taldekoa ere bai, izan da bigarren sailkatua, eta Gernika Atletismo taldeko sub 23 Alluitz de Bilbao (2:47:20), hirugarren sailkatu da, lehen sub 23 bezala.
Trail luzea proba Elordigane, Gondramendi, Markaida, Tallu eta Jata inguruetatik izan da, 1.405 metroko desnibel positiboarekin. Azpian duzue mapa.

Hona hemen Aitziberren tarteko denbora eta postu partzialak:

Zorionak Aitziber, lan eta emaitza bikainak!



Deja una respuesta