Txapelketa apirilaren 19an hasiko da Irunen eta, guztira, sei jardunaldi izango ditu Gipuzkoako hainbat herritan banatuta: Irun, Tolosa, Ordizia, Donostia, Lasarte eta Eibar, non maiatzaren 31an bukatuko den .
Horrela, egutegiaren azken jardunaldia 2026ko maiatzaren 31n jokatuko da Eibarren, eta Eibarko Klub Deportiboko Atletismo Taldeak izango du antolakuntzaren ardura. Egun horretan Gipuzkoako Talde eta Ikastetxe Alebin Txapelketa antolatuko da, eta lurraldeko atleta gazteen topagune handia izango da.
Lehiaketa Unbeko atletismo pistetan izango da da, eta CD Eibar Atletismotik, Deporretik, pozik hartu dugu azken jardunaldi hau antolatzeko ardura, eskola-kirola sustatzen jarraitzeko eta gaztetxoek atletismoaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Alebin eta infantil atleta talde bat Iruneko Plaiaundi pistan, Markel Gutierrez eta Ugaitz Garcia entrenatzaileekin
Aurreko urtean bezala, izena emateko metodo bera erabiliko da lehiaketaren aste bereko asteartean, 12:00taraino izen-emateak irekita egongo dira. Probetan onartuen zerrendak asteazkenetik osteguna arte (23:59). argitaratuko dira
Onartutako atletek, izena emandako proban ez badira azaltzen, ezingo dute hurrengo txapelketan parte hartu. Aldez aurretik ez badute abisatzen eta justifikatzen (eta, horrela, beste atleta bati sarrera eman ahal izango da), edo ez aurkezte hori egun berean sortutako arrazoi handiagoagatik ez bada.
2026ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketen egutegia
Data
Lehiaketa
Lekua
Talde arduraduna
2026-04-19
1. Gipuzkoako Bakarkako Txapelketa
Irun
Super Amara BAT
2026-04-26
2. Gipuzkoako Bakarkako Txapelketa
Tolosa
Tolosa CF
2026-05-03
3. Gipuzkoako Bakarkako Txapelketa
Ordizia
Txindoki
2026-05-10
4. Gipuzkoako Talde eta Ikastetxe Infantil Txapelketa
Donostia
ASS edota RS
2026-05-17
5. Gipuzkoako Proba Konbinatuen Txapelketa
Lasarte
Ostadar
2026-05-23
Eskolarteko Euskadiko Jokoak
Irun
Super Amara BAT
2026-05-31
6. Gipuzkoako Talde eta Ikastetxe Alebin Txapelketa
Eibar
C.D. Eibar
Datozen hilabeteetan informazio gehiago emango da Eibarren jokatuko den jardunaldiaren inguruan (ordutegiak, probak eta parte-hartzea). Momentuz argitaratu da Eibarko Unbe atletismo pistan antolatuko den 2026ko Gipuzkoako Talde eta Ikastetxe Alebin Txapelketa-ren behin behineko proben zerrenda eta arautegia Gipuzkoako Atletismo Federazioaren boletinean
Alebinak Eibar Txapelketa 2026
CD Eibar Atletismotik zale eta familiei azken jardunaldi honetan Unbe inguruan atletismo giroaz gozatzera etortzeko gonbita luzatzen diegu.
Deja una respuesta