Atletismo Eskola: martxoak 3, 4 eta 7an, benjamin, alebin eta infantil PLP probak Unben

Martxoak 3 eta 4an, astearte eta asteazkenean, markak egiteko probak

Gaur martxoak 3 eta bihar martxoak 4ko entrenamenduak azpiko proba ezberdin hauetan markak egiteko baliatuko ditugu, benjamin, alebin eta infantil kategorietan

Martxoak 7an larunbatean markak egiteko probak

Gainera, Larunbata goizean, martxoaren 7an Deportiboaren Atletismo Eskolako PLP probak izango ditugu Unben.

Proba hauek ondo pasatzeko, hobetzen joateko eta gero Gipuzkoako Txapelketetan parte hartzeko kontutan izango diren markak lortzeko balioko dute.

Printzipioz Unbeko hurrengo proba eguna Martxoak 14ean geneukan planteatuta, baina Unbeko pistaren belardiaren erabilera dela eta Martxoaren 7ra aurreratzea erabaki da.

Honako probak izango ditugu, goizeko 10:30etatik aurrera, gutxi gora behera eguerdiko 12:00ak arte.

Gipuzkoako Atletismo Eskola-egutegi osoa hemen dago, baina honako hauek dira Eibarren hemendik aurrera aurtengo denboraldian Klubak antolatuta programatuta dauden partaide libreko probak (PLP) Unbeko pistan :

  • martxoan: 2026-03-07 larunbata (aldatu egin da hasieran 14rako programatuta zegoena)
  • martxoan. 2026/03/28 larunbata (proba konbinatuak)
  • martxoan. 2026/03/30 astelehena

Gogoratu Atletismo Eskolako kategoriak honako hauek direla:

  • Infantil Kategoria (2012-2013)
  • Alebin Kategoria (2014-2015)
  • Benjamin Kategoria (2016-2017)

Deporreko Atletismo Eskolako gazteak, Nora Martinez eta Kepa Markez arduradunekin Orioko Krossean.
Deporreko Atletismo Eskolako gazteak, Nora Martinez eta Kepa Markez arduradunekin Orioko Krossean.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.