Larunbatean 2026ko otsailaren 28an, Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatutako 18 eta 20 urte azpikoen Gipuzkoako 2026 urteko Pista Estalia edo Short Track Sub 16, Sub 18 Txapelketa ospatu zen Donostiako Belodromoan.
CD Eibar Atletismo taldeko guztira 11 atleta izan ziren lehiatzeko zerrendetan eta 18 parte-hartze zeuden aurreikusita (proba desberdinetan egindako inskripzioak kontuan hartuta), 7 proba motatan banatuta: 60m, 200m, 400m, 1.500m, 60m hesiak (0,762), altuera eta luzera.
Aipatzekoa Ugaitz Gartzia eta Maialen Cenarruzabeitia klubeko atletek brontzezko dominak lortu zituztela, mutilen 1.500 metro, Sub 20 kategorian eta 60 m hesietan Sub 18 kategorietan, hurrenez hurren.
Ugaitz Gartzia-k (U20) 1.500m 4:06.32 bere marka pertsonala (MMP) hobetu zuen, hirugarren postua eta brontzezko domina eskuratuz, bukaera estu-estu batean Real Sociedad taldeko Kepa Urbieta (4:05.28) zilarra, eta Eneko Albizu-rekin (4:06.42), laugarrena. Proba Tolosa CF taldeko Ekhi Civico atletak irabazi zuen.
Maialen Cenarruzabeitia-k (U18) 60m hesiak (0,762) proban hirugarren postua (9.63 s) eta brontzezko domina eskuratu zuen, CA Renteria taldeko June Revuelta (8.87 s) eta Ostadar Taldeko Eider Redondo (9.10 s) atleten atzetik.
Nora Martinez (1.500 m) eta Elene Beitia-k (400m) bere proben serieak irabazi zituzten, eta Gipuzkoako Txapelketan 4. eta 6. postuan sailkatu ziren hurrenez hurren.
Gainera, ondo lehiatu ziren bakoitza bere proban Deporreko Naia Capelastegui , hobetu zuen bere marka (MMP) 200 metrotan (29.01), Farah Chajrane hobetu zuen bere marka (MMP) 200 metrotan (29.78) , Nerea Aizpuru hobetu zuen bere marka (MMP) 200 metrotan (30.14 S), Maule Bernedo, Ixone Bilbao , Asier Andreu , Dennis Marquez eta bestelako ordezkariak.
Egitaraua, ordutegia eta emaitzak Espainako Atletismo Federazioko aplikaziotik jarraitu daitezke: hemen
Zorionak guztiei!



Deja una respuesta