Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatuta, atzo otsailak 14an, larunbata arratsaldean, Gipuzkoako Pista estaliko edo Short Track delakoaren partaidetza libreko PLP E probak antolatu ziren Donostiako Belodromoan.
CD Eibar Atletismo taldeko lau atletek hartu zuten parte probetan (Elene Arrazola, Farah Chajrane, Nerea Aizpuru eta Marcos Untzetabarrenetxea) eta laurak lortu zuten beraiek markak hobetzea jardunaldian.
200m emakumeen proban
- Elene Arrazola-k 24.76 segundurekin, bere proba irabazi zuen eta denboraldiko markarik onena (MMT) lortu zuen
- Farah Chajrane-k 30.05 segundurekin bere markarik onena (MMP) lortu zuen
- Nerea Aizpuru-k 30.20 segundurekin bere markarik onena (MMP) lortu zuen ere bai
Azkenik, gizonezkoen 1.500 metroko proban - Marcos Untzetabarrenetxea-k 4:53.41-rekin bere markarik onena (MMP) lortu zuen ia 7 segundu hobetuz bere aurreko onena.
Larunbateko emaitza eta sailkapen guztiak ere hemen daude
Zorionak guztioi!



Deja una respuesta