Asteburu emankorra Gipuzkoa Sub 16 eta Euskadiko Master txapelketetan: Mendy-k brontzezko domina eta marka hobekuntza ugariak

Gipuzkoa Sub 16 Txapelketa, pista estalia – Short Track

Atzo Otsailak 7an, larunbata arratsaldean, pista estaliko edo Short Track delakoaren Gipuzkoak S16 Txapelketa + PLP ospatu da Donostiako Belodromoan. Bertan, aipagarria Brontzezko domina lortu zuela CD Eibar Atletismo taldeko Sonia Mendy-k pisu jaurtiketan eta marka pertsonal, MMP, hobekuntzak lortu zituztela 60 metrotan (Naia Astigarraga), 60 metro hesietan (Maialen Zenarruzabeitia), 300 metrotan (Malen Anderez) eta 400 metrotan (Elene Beitia).

Pisu jaurtiketa proban Sonia Mendy-k (8.38 metro) brontzezko domina lortu zuen sub 16 urteko Gipuzkoako txapelketan, Atletiko Renteriako Haizea Maritxalar-ek (9.79 m) irabazi zuen proban, Lasarteko Ostadar SKT taldeko Amelie Flores (8.40 m) zilarra lortu zuen bitartean.

60 metroko proban Naia Astigarraga 8.68 segundurekin bere serieko 2. postuan eta Gipuzkoako 12. sailkatu zen bere markarik onena (MMP) lortuz, Malen Anderez 8.79 s, Gipuzkoako 16. sailkatu zen eta Sonia Mendy 8.81 s. Gipuzkoako 18. sailkatu zen. Donostiako Jakintza Atletismo Klubeko Goiatz Errasti-k irabazi zuen proba eta Gipuzkoako Txapelketa.

300 metro-ko proban Malen Anderez-ek (47.63 s) bere serieko 4 . postua lortu zuen, Gipuzkoako 10. sailkatu, bere markarik onena (MMP) lortuz. Atletico Gijones Fumeru taldeko India Nolet-ek irabazi zuen proba eta Bidasoa Atletico-ko Maren Martin-ek lortu zuen Gipuzkoako txapelketa.

Luzera jauzia proban, Naia Astigarraga (4.24 m) Gipuzkoako 11. postuan sailkatu zen, Bidasoa Atletico Taldeko Amane Arruabarrena-k irabazi zuen proban.

Beste aldetik, larunbateko jardunaldi berean baina Sub 16 txapelketatik aparte, PLP probetan Elene Beitia-k bere 400 m-eko serie irabazi zuen 1:01.62 s eta bere marka pertsonala (MMP) hobetu zuen, eta Maialen Cenarruzabeitia-k 60 metro hesiak proban parte hartu zuen, bere serieko 4. izanik 9.58 segundurekin eta bere marka pertsonala (MMP) hobetuz ere bai.

Anderez, Astigarraga eta Mendy 60 m serieko irteeran. Gipuzkoa S16 -2026-02-07.
Anderez, Astigarraga eta Mendy 60 m serieko irteeran. Gipuzkoa S16 -2026-02-07.

Proba guztien emaitzak Espainako Atletismo Federazioko RFEA live aplikazioko Campeonato de Gipuzkoa S16. DONOSTI 7 Febrero

Euskadiko Master Txapelketa, pista estalia – Short Track

Gaur Otsailak 8an, igande goizean, pista estalia – Short Track delakoaren Euskadiko Master Txapelketa ospatu da Donostiako Belodromoan.

Bertan, aipagarria Marcos Untzetabarrenetxea-k 800 metrotako proban 5. postua lortu duela 2:27.79 deborarekin denboraldiko bere markarik onena (MMT) lortuz, eta Roberto Gartzia-k, 9. postua lortu duela 10:19.18 denborarekin, jardunaldia ixten zuen 3.000 metroko proban.

Master txapelketaren proba guztien emaitzak Espainako Atletismo Federazioko RFEA live aplikazioan 2026/02/08 Campeonato de Euskadi Master ST

Zorionak guztioi!

Sonia Mendy (CDE), Haizea Maritxalar eta Amelie Flores Pisu Jaurtiketa Podium-ean Gipuzkoa sub 16
Sonia Mendy (CDE), Haizea Maritxalar eta Amelie Flores Pisu Jaurtiketa Podium-ean Gipuzkoa sub 16

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.