Euskadiko Atletismo Federazioak (EAF-FVA), Euskadiko lurraldeko atletismo federazioek (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Euskadiko kros antolatzaileek III. Euskal Kros Liga antolatu zuten amaitu berri den 2025. denboraldian.
Euskadiko kros Ligarako guztira 10 proba hartu ziren kontutan, Eibarko Krosa – Memorial Bolunburu, tartean zegoelarik.
Araudia hemen dago, eta 10 probak bukatu ondoren, irabazlea Durango Kirol Elkarteko Asier Agirre izan da, 215 punturekin. Guztira 200 atleta baino gehiago hartu dute parte 2025eko Euskal Kros Ligan, eta C.D. Eibar Atletismo taldeko ordezkariek honako emaitza hauek izan dituzte denboraldiaren bukaeran:
Kategoria absolutuan
- Julen Teran 10. sailkatu da (101 punturekin, Ordizia, Zornotza eta Eibarren lortutakoak ),
- Pello Berrizbeitia 12. sailkatu da (83 punturekin, Elgoibar eta Zornotzan lortutakoak),
- Mikel Mugika Bikuña 32. sailkatu da (38 punturekin, Ordizian eta Zornotzan lortutakoak),
- Iñigo Trokaola 51. sailkatu da (25 punturekin, Elgoibar eta Ordizian lortutakoak)
- Txomin Osoro 67. sailkatu da (19 punturekin, Ordizian lortutakoak)
- Markel Gutierrez, 69. sailkatu da (18 punturekin, Elgoibar eta Zornotzan lortutakoak)
- Eneko Fernandez, 80 sailkatu da
- Pablo Zabala, 82. sailkatu da
- Roberto Gartzia 120. sailkatu da
Sub 20 kategorian
- Ugaitz Gartzia 17. sailkatu da, 71 punturekin,
- Anwar El Hassouni Benaisa 34. postuan, 22 punturekin
Kategoria honetan Bidasoa Atletico taldeko Aner Aramendi izan da irabazlea
Probak eta datak honako hauek izan ziren 2025ean:
Urtarrilak 5 Enero: Elgoibarko Nazioarteko Krosa
Urtarrilak 12 Enero: Euskadiko Kros txapelketa – Campeonato de Euskadi de Cross (Ordizia – Oiangu)
Urriak 19 Octubre: Zornotzako Nazioarteko Krosa
Urriak 26 Octubre: Getxoko Krosa
Azaroak 2 Noviembre: Donostiako Nazioarteko Krosa
Azaroak 9 Noviembre: Laudioko Krosa (Euskadiko Master Kros txapelketa – Campeonato de Euskadi de Cross Master)
Azaroak 16 Noviembre: La Blanca-ko Krosa Gasteiz
Abenduak 7 Diciembre: Lurraldetako txapelketak (Gipuzkoakoa Ordizian)
Abenduak 14 Diciembre: Eibarko Krosa – Memorial Bolunburu
Abenduak 28 Diciembre: Amurrioko Nazioarteko Krosa
Emaitza eta probak Euskal Kros Liga-ren webgunean.
Zorionak parte hartzaile guztiei!



Deja una respuesta