Elene Arrazola Euskadiko Txapelduna 60 m-tan eta txapeldunordea 200 m-tan

Elene Arrazola 60 metroko abiadura proban urrezko domina eta Euskadiko txapelduna izan da, eta zilarrezko domina eta Euskadiko txapeldunordea izan da 200 metroko abiadura proban asteburu honetan ospatu den Pista Estaliko / Short Track Euskadiko Txapelketa absolutuan.

Larunbata arratsaldean C.D. Eibar atletismo taldeko Elene Arrazola Amiano (2008) irabazle eta Euskadiko Txapelduna izan da ST 60 metrotako abiadura proban (7.67 s). Horrela, iazko titulua berretsi zuen, Durango Kirol Taldeko Irati Solabarrieta (7.68 s) eta Santurtziko Ezkerraldea A.K.T. taldeko ‍ Irati Gomez (7.72 s) atleten aurretik.

Gainera, igande goizean ospatu zen 200 metroko abiadura proban, Elene Arrazola (24.78) bigarren sailkatu zen zilarrezko domina eta Euskadiko txapeldunordea izatea lortuz, Atletico de San Sebastian taldeko Nora Buron (24.76 s) irabazlearenganik 2 segundo-milara eta Bilbao Atletismo taldeko Iraia Vicente-ren (25.26 s) aurretik.

Urtarrilaren 24tik 25era bitarteko asteburuan Donostiako Belodromoan pista estaliko Euskadiko Txapelketa absolutuan, World Athletics egutegiko proba zena, beste bi ordezkari izan zituen CD Eibar Atletismo taldeak:

Alex Cuesta (2001) 5. postuan (6 m 46 zm) gelditu zen luzera jauziko ST Euskadiko Txapelketan, bere iazko postua berdinduz. Brontzezko domina lortzetik oso-oso gertu ibili zen Cuesta proba osoan, baina azken bi jauzietan Durango taldeko Damian Ares (6 m 47 zm) eta Atletico San Sebastian-eko Mari Quiroga-k (6 m 47 zm) aurre hartu zioten zentimetro batengatik. DKT-ko Xabat Oar-Arteta (6 m 78 zm) izan zen irabazlea eta Euskadiko Txapelduna.

Elene Beitia Azkoitia (2010) gazteak 400 metrotan, bere lehen parte hartzea ondo osatu zuen Euskadiko Txapelketa absolutuan bere seriean 2. izanda (1:03.49 ) eta 20. sailkapen orokorrean. Hurrenez hurren, Bidasoa Atletiko Taldeko Alaine Aguerralde (56.00 s), Durango Kirol Taldeko Ainara Mugartegi (56.40 s) eta Club Atletico Barakaldo-ko Iraia Ventosela (59.45 s) izan ziren lehen hirurak proba honetan.

Zorionak hirurei!

Euskadiko ST emakumezkoak txapelketa sailkapena 60 m
Euskadiko ST emakumezkoak txapelketa sailkapena 60 m

Elene Arrazola 2025 urteko Espainako 60 metroko Txapelketan parte hartzen. Argazkia Euskadiko Atletismo Federazioa

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.