Urtarrilaren 24tik 25era bitarteko asteburuan Donostiako Belodromoan pista estaliko Euskadiko Txapelketa absolutua ospatuko da, World Athletics egutegiko proba, non CD Eibar Atletismo taldeko ordezkaritza izango dugun.
Honako atleta hauek izan dira onartuta Euskadiko Atletismo Federazioak antolatutako pista estaliko Euskadiko Txapelketan:
Alex Cuesta (2001), luzera jauzian, bere iazko 5. postua hobetzeko asmoarekin
Elene Beitia (2010) gaztea 400 metrotan, urtarrilaren 24an arratsaldean, bere lehen parte hartzean Euskadiko Txapelketa absolutoan
Elene Arrazola (2008), 60 metroko abiadura proban urtarrilaren 24an arratsaldean; eta 200 metroko abiadura proban urtarrilaren 25ean goizez. Proba bietan domina lortzeko aukera du Elene Arrazolak. Iaz urrezkoa lortu zuen 60 metrotan eta brontzezkoa 200 metrotan.
Animo hirurei!



Deja una respuesta