Urtero bezala gaur goizean, urtarrilaren 18an, Elgoibarren izan den Nazioarteko Juan Muguerza krossean, aurten bere LXXXII. edizioan, izan dira gure atleta federatuak eta Atletismo eskolako ordezkariak.
Mintxetako zirkuituan izan dira kategoria ezberdinetako probak eta Ethiopia-ko BERIHU AREWAGI-k, errepideko 5 kilometroko munduko errekorra duena eta 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan 10.000 metrotan zilarrezko domina lortu zuenak, irabazi du maila handiko absolutuen kategoriako lasterketa, Eritrea-ko Saymon Amanuel gaztearen aurretik.
C.D Eibar Atletismo taldeko 4 atleta hartu dute parte gizonezko absolutuen (9.707 metro) kategorian:
- Julen Teran (33:21) 24. postuan sailkatu da;
- Mikel Arriola (35:52) 45. izan da;
- Eneko Fernandez (36:20) 49. postuan;
- Pablo Zabala (38:55) 72. sailkatu da,
- Pello Berrizbeitia eibartarra (33:28) Beharri Kirol Klubaren elastikoarekin 25. sailkatu da, justu Julen Teran-en ondoren.
Bestalde, 5.535 metroko ibilibidea zuen 20 urte azpikoen proban, non Rory Barclay-Watt (irabazle 17:42 ) eta Ewan Busfield (bigarren 18:03) ingelesak nagusi izan diren, Deporreko Ugaitz Gartzia (19:00) gaztea 14. sailkatu da.
Gainera Deporreko Atletismo Eskolako beste 4 gazte animatu dira 12 urte azpikoen alebin kategorian gaurko Juan Muguerza krossean parte hartzen, markatutako 1.363 metroko ibilbidea gauzatzeko:
- Isabel Pita Lozano (6:07) ,
- Jule Azurmendi Marquez (6:09),
- Maddi Obanos Larreategi (6:28) eta
- Luke Litago Lasuen (6:35)
Miranda de Ebro-ko CD AMA atletismo taldeko Leire Gonzalez Pereak, Club Esportiu Penedès-eko Alba Capell-en aurretik, irabazi du 12 urte azpikoen proba.
Ondo merezitako zorionak guztioi!






Deja una respuesta