Deporreko 14 atleta Gipuzkoa eta Nafarroako pista estaliko 23 urte azpiko txapelketan

Atzo, urtarrilak 10, Donostiako Udal Kirol Jauregian, Anoetako Belodromoan, Gipuzkoa eta Nafarroako S23 banakako txapelketa + PLP ospatu zen, Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatuta.

Bertan parte hartu duten CD Eibar Atletismo taldeko 14 atletek. Azpimarratzekoak Sonia Mendy-ren hirugarren postua pisu jaurtiketan, eta Ander Svensson-ren 4. postua altuera jauzian. Gure klubeko hamaika (11) atletek, 9 emakumezko eta 2 gizonezko, hartu zuten parte 60 metroko abiadura lehiketan, non Teresa Errandonea (Super Amara Bidasoa Atletico Taldea) atleta olinpikoak (Tokio 2020) irabazi zuen emakumezkoen proban, eta Eneko Rodriguez-ek (Txindoki Atletismo Taldea) gizonezkoenean.

Eibarko Klub Deportiboko bi atletek hobetu zituzten aurretik zeukaten beraien markak: June Azkarate eta Farah Chajarne-k.

Honako hauek izan dira gure ordezkarien partaidetzak eta emaitzak proba bakoitzean:

60 m. emakumezkoak

  • Elene Beitia Azkoitia (8.42 s)
  • Sonia Mendy Gomis (8.89 s)
  • June Azkarate Valles (8.90 s , MMP eta bere serieko irabazle)
  • Malen Anderez Aristi (8.91 s)
  • Naia Capelastegi Camiño (8.92 s)
  • Farah Chajarne Bahassou (8.97 s, MMP eta bere serieko 2. postua)
  • Nerea Aizpuru Boyero (9.05 s)
  • Ixone Bilbao Gonzalez (9.44 s)
  • Maule Bernedo Sarasketa (DNS)

    60 m. gizonezkoak
  • Kepa Markez Moreno (7.42 s), 6. postua Gipuzkoako pista estaliko txapelketan.
  • Asier Andreu Valera (8.31 s)

    Altuera gizonezkoak
  • Ander Svensson Virto 4. postua (1,75 m)

    Pisua emakumezkoak (3 kg)
  • Sonia Mendy Gomis, 3. postua (7.95)

400 m emakumezkoak
Martina Ibarbia Salaberria (DNS)

Zorionak parte hartzaile guztioei!


Guztira 453 atletek parte hartu zuten lehiaketan, lehen proba (60 m heziak), 15:30 hasi eta azkena (gizonezkoen 400 m.) 19:00etan bukatu zen.

Gipuzkoa eta Bizkaiako pista estaliko txapelketa absolutoa, urtarrilaren 17an.

Datorren larunbatean, urtarrilak 17an, Gipuzkoa eta Bizkaiako pista estaliko txapelketa absolutoa ospatuko da. Hemen duzue Gipuzkoako Atletismo Federazioak zabaldutako informazioa. Izen-ematea RFEAren call roomaren bidez egin beharko da, urtarrilak 13 asteartea, 14:00ak baino lehen, eta asteazkenean argitaratuko da onartutako atleten zerrenda.

Hauxe da proben egitaraua

2026ko Urtarrilaren 17ko Gipuzkoa eta Bizkaiako pista estaliko txapelketa absolutoaren egutegia.

Gipuzkoako txapelketa Pista estalian. Donostia 2026. Argazkia Atletismo Federazioa
Gipuzkoako U 23 txapelketa Pista estalian. Donostia 2026-01-10. Argazkia Atletismo Federazioa

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.