Euskadiko Atletismo Federazioak antolatutako Euskadiko proba konbinatuen txapelketa pista estalian 2026ko urtarrilaren 3an eta 4ean ospatu da. Eta bertan parte hartu duten CD Eibar Atletismo taldeko 2 atletek, Kepa Markez eta Maialen Zenarruzabeitia-k, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu dituzte, Anoetako Belodromoan.
Horrela, asteburu honetako proba konbinatuetan:
– Kepa MARQUEZ MORENO, 2. sailkatu da igandean ospatu den Gizonezkoen Heptatlon proban, 3.073 punturekin, zilarrezko domina eta Euskadiko azpi-txapeldun izan da. Probaren irabazlea Durango Kirol Taldeko Pablo Martinez de Guereñu izan delarik. Honakoak izan dira Gizonezkoen Heptatlon probak: 60m, luzera jauzia, pisu jaurtiketa, altuera, 60 m heziak, pertiga eta 1.000 metro.
– Maialen CENARRUZABEITIA GALLASTEGUI, 3. sailkatu da larunbatean ospatu den proban eta brontzezko domina lortu du Emakumezkoen Pentatlon jubenil proban 2.188 punturekin. Probaren irabazlea C.A. Barakaldo taldeko Claudia Rubia izan delarik, Ostadar taldeko Eider Redondo izan da bigarren, eta Maialen eibartarraren ondoren, Real Sociedad taldeko Laurane Garayartabe eta Laia Zamora sailkatu dira 4. eta 5. postuetan. Honakoak izan dira Emakumezkoen Pentatlon jubenil probak: 60m heziak, luzera jauzia, pisu jaurtiketa, altuera eta 800 metro.
Bi atleten lan bikaina nabarmendu nahi dugu Klubetik, Zorionak Kepa eta Maialen!






Deja una respuesta