Klub Deportiboko 24 atleta lehiatu dira Donostiako Belodromoan, pista estaliko 2025eko azken proban.

Eibarko Klub Deportiboko 24 atleta federatu izan dira Anoetako Belodromoan pista estaliko 2025eko azken proban, larunbatean abenduaren 27an. Goizeko 11:00etatik aurrera eta arratsaldeko 18:15ak arte Atletismo Federazioak antolatu duen jardunaldiko probetan aritu dira beraien markak hobetu nahian.

Ohi den bezala, 2025eko abendutik 2026ko martxora bitartean, Donostiako Belodromoa izaten da gure atletentzat jarduera gune nagusienetakoa. Izan ere, pista estaliko Partaidetza Libreko Probak edo «Short Track» proba ezberdinak antolatzen dira pista estalian, eta CD Eibar, Deporreko, hainbat atleta parte hartzen dihardute, korrika, salto eta jaurtiketa modalitateetan lehiatzen. Larunbata honetan gure klubeko 24 atleta federatu izan dira Anoetako Antonio Elorza Belodromoan.

Anoeta Belodromoa, Donostia. 2025eko abenduaren 27ko PLP probak.
Anoeta Belodromoa, Donostia. 2025eko abenduaren 27ko PLP probak.

Azpimarratzekoa CD Eibar Atletismo taldeko Elene Arrazola-k 60 metroko froga irabazi duela 7:64 segundorekin, Burlatako Hiru-Herri Atletiko Taldeko Nuara Solchaga (7:65) eta Mintxeta Atletismo taldeko Ane Aguirregomezcorta-ren (7:76) aurretik. Maila orokorrean jardunaldian Gipuzkoako honako markak hobetu dira: gizonezkoen 60 metrotan (Ohian Trecet 6:77, Real Sociedad ) eta gizonezkoen 3.000 metroko frogan (Martin Segurola 7:52.04, Real Sociedad).

Eibarko Klub Deportiboko zortzi atletek hobetu zituzten beraien markak. Honako hauek izan dira gure ordezkariak partaidetzak eta emaitzak proba bakoitzean:

60 metro gizonezkoak (11:00etan)

  • UNAI ALVAREZ SOLANA (7:94)
  • DENNIS MARQUEZ FERNANDEZ (8:51 )


60 metro emakumezkoak (11:50etan)

  • ELENE ARRAZOLA AMIANO (7:64 , bere serie eta probaren irabazle)
  • ELENE BEITIA AZKOITIA (8:39 eta MMP)
  • NAIA ASTIGARRAGA BERASALUZE (8.75 eta bere serieko irabazle)
  • MALEN ANDEREZ ARISTI (8:77 eta MMP)
  • NAIA CAPELASTEGUI CAMIÑO (8:85 eta bere serieko bigarren)
  • SONIA MENDY GOMIS (8:90)
  • NEREA AIZPURU BOYERO (8:95)
  • MAULE BERNEDO SARASKETA (9:13 eta MMP)
  • JONE GERRIKAGOITIA OCHANDIANO (9:22)
  • IXONE BILBAO GONZALEZ (9:40 eta MMP)
  • IRATI ASTIGARRAGA BERASALUZE (DQ)
  • FARAH CHAJRANE BAHASSOU (DQ)
  • JUNE AZCARATE VALLES (DNS)


Luzeera jauzia gizonezkoak (15:00etan)

  • ANDER SVENSSON VIRTO (6:06 eta MMT)


Pisu jaurtiketa emakumezkoak (15:30etan)

  • SONIA MENDY GOMIS (8:46 metro eta bigarren sailkatua)

3.000 metro, «Anoetako 3000ak» (14:30etatik aurrera)

Azkenik, Eibarko Klub Deportiboko zortzi atleta hartu dute parte «Anoetako 3000ak» barnean antolatu diren 3.000 metroko lasterketa berezi ezberdinetan, honako hauek:

Emakumezkoak 3.000 metro

  • NORA MARTINEZ BAROJA (11:23:88, MMP eta bere serieko irabazle)

Gizonezkoak 3.000 metro

  • JULEN TERAN BELASTEGUI (8:25.71, MMP eta bere serieko bigarren)
  • ENEKO FERNANDEZ YARZA (9:28.97)
  • PABLO ZABALA GONZALEZ (9:32.92)
  • ROBERTO GARTZIA HERRERO (10:32.04)
  • MARCOS UNTZETABARRENETXEA ARRIOLABENGOA (10:59.21, MMP eta bere serieko bigarren)
  • UGAITZ GARTZIA RUIZ (DQ)
  • ANWAR EL HASSOUNI BENAISSA (DNF)

Gipuzkoako Atletismo Federazioak Anoetako 3000ak probaren edizio berri bat antolatu du 2025eko abenduaren 27an, neguko egutegi atletikoan jada klasikoa den hitzorduan. Anoetako Belodromoan 3000 metroko ekitaldi berezia egin da, arratsaldeko 14:30etan hasi eta 18:45ak arte, 3000 metroko 15 proba ezberdinetan atletak bildu dira urtea giro lehiakor eta jai giroan amaitzeko pentsatutako jardunaldian. 3000 metroko proban deialdi gelatik pasa dira eta lasterketa bakoitzak e-rbi sistema (LUCES MARCAJE DE RITMO) elektronikoa izan du atletek adierazitako erritmoan joateko.

Guztira klub eta lurralde ezberdinetako 500 atleta baino gehiagok eman dute izena abenduak 27ko probetan. Zorionak guztiei!

Oharra: World Athletics erakundeak jakinarazi zuen 2023ko azaroaren 1ean indarrean sartuko zela “Short track” lehiaketa-formatu berria, eta ordurarte “pista estalia” bezala ezagutua zena ordezkatuko zuela. Formatu berri horrek 400 metroko pistak eta 200 metroko pistak bereizten ditu, estalita edo aire librean egon ala ez kontuan hartu gabe. Berrikuntza horri esker, 200 metroko pistak instalatzeko malgutasun handiagoa du, hemendik aurrera kanpoaldean eraiki ahal izango baitira 200 metroko pistak (eta lehiaketarako baliozkoak izango dira), edo pista eramangarriak izan eta herri edo hiri bakoitzaren baldintzetara egokitu ahal izango dira (plazetan, biltzar-jauregietan, futbol-zelaietan eta abarretan instalatu ahal izango dira).

Gipuzkoako Pista estalia txapelketa 2024
Deporreko atleta taldea 2024ko Gipuzkoako Pista estalia txapelketan

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.