Gipuzkoako Kros Txapelketa Ordizian eta neguko 1. PLPa Donostiako Belodromoan

Abenduaren 7an, igandean, bi hitzordu erakargarrietan hartuko dute parte Eibarko Klub Deportiboko 20 atleta baino gehiagok, Ordizian Oianguko zelaietan antolatu den Gipuzkoako Kros Txapelketan eta Donostiako Belodromoan, Pista estaliko neguko 1. PLPan.

Gipuzkoako Kros Txapelketa Ordizian.


Gipuzkoako Atletismo Federazioak eta Txindoki Atletismo taldeak 2025ko abenduaren 7an, eskolarteko eta federatutako Gipuzkoako Kros Txapelketa antolatuko du Ordizian (Oiangu zelaietan) eta kategoria ezberdineko Deporreko zortzi atletek eman dute izena goizeko 10:00etatik aurrera ospatuko den Txindoki Krosean. Honako hauek izango dira;

  • Julen Teran. Gizonezkoak absolutoa
  • Txomin Osoro. Gizonezkoak absolutoa
  • Iñigo Trokaola. Gizonezkoak Master
  • Roberto Gartzia. Gizonezkoak Master
  • Marcos Untzetabarrenetxea. Gizonezkoak Master
  • Ugaitz Gartzia. Gizonezkoak U20
  • Nora Martinez. Emakumezkoa U18
  • Eta Deporreko atletismo eskolako Jule Azurmendi (Alebina) eta Jone Hernandez (Benjamin) izango dira Ordizian

Hau da proben ordutegia eta zirkuitua:

Ordizia Krosa. Ordutegia eta Ibilbidea
Ordizia Krosa. Ordutegia eta Ibilbidea

Atleta guztiak agertu beharko dira, «DEIEN GANBERA»n adierazitako orduan, eta dagokien dortsala eraman beharko dute.
Atleta federatuek, gainera, lizentzia, NAN, pasaportea edo dagokion taldearen argazki eta arropa ofiziala duen agiri ofiziala eraman beharko dute.

Eskolarren izen emateak Gipuzkoako Atletismo Federazioaren eskola aplikazioaren bidez egingo dituzte klubek. Izen-ematea lehiaketaren aurreko asteleheneko 12:00ak arte egongo da zabalik.


Pista estaliko PLP A Donostiako Belodromoan


Egun berean, abenduak 7an, Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatuta ere bai, neguko pista estaliko Short Track Gipuzkoako denboraldiari emango zaioa hasiera. Eta goizeko 9.45tik aurrera antolatu diren proba ezberdinetan honako hauek izango dira CD Eibar klubeko ordezkariak:

  • KEPA MARQUEZ 60m
  • ANDER SVENSSON 60m eta altuera
  • ELENE BEITIA 60m
  • FARAH CHAJRANE 60m
  • IXONE BILBAO 60m
  • JUNE AZCARATE 60m eta 60m heziak (0,762)
  • MAIALEN CENARRUZABEITIA 60m heziak (0,762), luzera eta Pisua (3kg)
  • MALEN ANDEREZ 60m eta 300m
  • NAIA CAPELASTEGUI 60m
  • NEREA AIZPURU 60m
  • SONIA MENDY 60m eta Pisua (3kg)
Abenduak 7 proben egitaraua Belodromoan
Abenduak 7 proben egitaraua Belodromoan

Zorte on kirol ebento bietan parte hartuko duten Deporreko atletei!

Argazkiak: GAF eta Txindoki AT

2025eko Abenduak 7an Probak Ordizia eta Donostian
2025eko Abenduak 7an Probak Ordizia eta Donostian

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.