Giro eta emaitza bikainak Unben Udazkeneko Gipuzkoako PLP-an

Bederatzi klub-eko berrogeita hamabost atletek parte hartu dute gaur Eibarko Klub Deportiboak eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatu duten Partaidetza Libreko Probak (PLP) , «PLP OTOÑO AIRE LIBRE 2 / UDAZKENEKO PLP 2», Unbeko Atletismo Estadioan.

Klubeko bost atleta eibartarrak, Maialen CENARRUZABEITIA (Luzera, Pisua eta Jabalina), Naia ASTIGARRAGA (Luzera eta Jabalina), Kepa MARQUEZ (Luzera eta Jabalina), Haizea MAGUNAZELAIA (Jabalina) eta Martina EGAÑA-k (Pisu jaurtiketa), parte hartu dute.

Hauek izan dira atleta parte hartzaileen jatorrizko klubak:

  • C.D. Eibar (Eibar)
  • Ostadar S.K.T. (Lasarte)
  • Real Sociedad (Donostia – San Sebastian)
  • C.D. Atletismo Briviesca-NORPETROL (Briviesca)
  • Atletico Renteria (Errenteria)
  • Gernikako AT (Gernika)
  • Tolosa C.F. (Tolosa)
  • Txindoki A.T. (Ordizia)
  • Mintxeta Atletismo Taldea (Elgoibar)

Goiz hotz baina eguzkitsuan C.D. Eibar – Eibarko Klub Deportiboko Maialen Cenarruzabeitiak eta Martina Egañak beraien markarik onenak (MMP) lortu dituzte luzera jauzian (4,88) eta pisuan (8.02), ohi bezala maila onean aritu dira Kepa Marquez luzera zein jabalinan eta Haizea Magunazelaia jabalinan, eta Naia Astigarraga gazteak emaitza onekin bere debuta egin du jabalina eta luzera jauzian federatu mailan.

Elgoibarko Mintxeta Atletismo taldeko Jone Zubiaurre bigarrena izan da luzera jauzian eta proba berean Real Sociedad taldeko Inge Itxaso eta Maddi Garbizu atletek bere markarik onenak (MMP) lortu dituzte.

Partaide guztiek gogotsu lehiatu dira eta azpimarratzekoa C.D. Atletismo Briviesca taldeko Imad Zuhaitz URRUTIA ERRATIJI atleta gazteak (14 urte) luzeera jauzia proba irabazi duela (6,22 m) bere markarik onena (MMP) eta Espainako Short Track txapelketarako minima lortuz. Proba berdinean CAR – Atletico Renteria-ko Daniel GARCIA PENHA-k bere markarik onena (MMP) lortu du ere bai.

Proba bakoitzeko markarik onenak eta irabazleak honako hauek:

  • Jabalina Emakumezkoak: Eider Redondo (Ostadar SKT)
  • Jabalina Gizonezkoak: Kepa Markez (CD Eibar); 700 gr Danel Corcuera (Real Sociedad San Sebastian), 600 gr. Imad Zuhaitz Urrutia (CD Atletismo Briviesca)
  • Pisua 3Kg Emakumezkoak: Maialen Cenarruzabeitia (CD Eibar)
  • Luzera Emakuzezkoak: Maialen Cenarruzabeitia (CD Eibar)
  • Luzera Gizonezkoak: Imad Zuhaitz Urrutia (CD Atletismo Briviesca)

Emaitza guztiak RFEA – Espainiako Atletismo Federazioan eta Gipuzkoako Atletismo Federazioan daude jasota: https://gafatletismo.eu/resultados/ eta https://gafatletismoeu.eu/calendario-federado/

Zorionak eta eskerrik asko Unbe-raino gerturatu zareten atleta, entrenatzaile, epaile, laguntzaile eta ikusle guztioi!



Jabalina Unbe Eibar
Jabalina Unbe Eibar
Unbe Atletismo Pista
Unbe Atletismo Pista
Atletak beroketak egiten jabalina jaurtiketaren aurretik
Atletak beroketak egiten jabalina jaurtiketaren aurretik

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.