Udazkeneko Gipuzkoako PLP-a azaroaren 29an Unben: Luzera, Pisua eta Jabalina

Datorren azaroaren 29an, goizeko 10:30etatik aurrera Eibarko Klub Deportiboak eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatuta, Luzera, Pisua eta Jabalina espezialitateko Partaidetza Libreko Probak (PLP) , «PLP OTOÑO AIRE LIBRE 2 / UDAZKENEKO PLP 2» delakoak, egingo dira Unbeko Atletismo Estadioan.

Informazio gehiago Gipuzkoako Atletismo Federazioak argitaratutako 25/2025 zenbakia duen Urriak 9ko Zirkularrean. (Lehiaketa eta Ekitaldien Arloa)

Honakoa da aurreikusitako proben programa:

  • 10:30 Pisua 3Kg Emakumezkoak / Peso 3kg Femenino
  • 11:00 Luzera Emakuzezkoak / Longitud Mujeres
  • 11:00 Jabalina Gizonezkoak / Jabalina Hombres
  • 12:00 Jabalina Emakumezkoak / Jabalina Mujeres
  • 12:00 Luzera Gizonezkoak / Longitud Hombres


IZEN EMATEAK
– Emailen bidez eman beharko da izena (gaf@kirolak.net), lehiaketa egin aurreko ASTEARTEKO 14:00ak baino lehen.
– Asteazkenean argitaratuko da onartutako atleten zerrenda.
Ostiralean, 12:00etatik aurrera, irteeren zerrendak argitaratuko dira.
– Parte hartuko ez duten atleta inskribatuek GAF, Gipuzkoako Atletismo Federazioari (gaf@kirolak.net) delakoari jakinarazi beharko diote ostiraleko 12:00ak baino lehen.
Gipuzkoako atletek 5 € ordainduko dituzte ordainketa-pasabidearen bidez. Ikus Online ordainketa / Pago online Federazioaren webgunean https://gafatletismo.eu/
Gipuzkoakoak ez diren atletek izena eman ahal izango dute. Onartuak izanez gero, 10 € ordaindu beharko dituzte Federazioaren ordainketa-pasabidearen bidez.

PARTE HARTZAILEAK (eguneraketa 2025-11-26)

Bederatzi klub-eko berrogeita hamabost atletek eman dute izena Eibarko Udazkeneko PLP 2 proban parte hartzeko. Honako hauek dira izena eman duten partaideen klubak:

  • C.D. Eibar (Eibar)
  • Ostadar S.K.T. (Lasarte)
  • Real Sociedad (Donostia – San Sebastian)
  • C.D. Atletismo Briviesca-NORPETROL (Briviesca)
  • Atletico Renteria (Errenteria)
  • Gernikako AT (Gernika)
  • Tolosa C.F. (Tolosa)
  • Txindoki A.T. (Ordizia)
  • Mintxeta Atletismo Taldea (Elgoibar)

Unbe Atletismo Pista
Unbe Atletismo Pista

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.