Gaur goizean, azaroaren 16a, VII. Kamel Ziani Crossa ospatu da Orion, Muntoko pasalekuan hasi eta futbol zelaiaren parean amaituz. Eguraldi ederrarekin, goizeko 10:30ean abiatu da lehen lasterketak —infantil mailakoak—, eta jardunaldiak benjamin mutilen probarekin egin du amaiera 12:00etan.
Jada tradizional bihurtzen ari den Orioko lasterketa honetan, partaidetza zabala izan da. Eibarko Klub Deportiboko Atletismo Eskolako 16 gaztek hartu dute parte, eta aurtengo edizioan eibartarrek jarrera, ilusio eta talde-giro bikaina erakutsi dute.
Eibartar gazteen parte-hartzea
Parte hartu duten klubeko atletismo eskolako gazteek alebin eta benjakin kategorietan lehiatu dira, eta korrikalari bakoitzak bere onena eman du, beraien entrenatzaile diren Nora Martinez, Kepa Markez aholkuak jarraituz, eta beraien familia eta lagunen laguntza eta babesarekin.
Alebin Kategorían (1.200 m)
Eider Gonzalez Cuetara: 5:05:06
Isabel Pita Lozano: 4:41:68
Jule Azurmendi Marquez; 4:44:68
Lucia Arkotxa Larrarte; 4:58:37
Luke Litago Lasuen; 4:49:65
Maddi Perez De Obanos Larreategi; 4:48:82
Markel Laskurain Arrizabalaga; 4:02:09
Markel Urain Sanz: 4:12:46
Nicolas Cardenas Sanchez; 4:45:75
Benjamin Kategorian (600 m) (maila honetan ez dira denbora eta sailkepenak argitaratzen)
Amets Rubio Muñoz
Hegoi Urain Sanz
Jare Perez De Obanos Larreategi
Jone Hernandez Iraola
Marina Morales Mendikute
Markel Arrieta Cordon
Saioa Guerrero Garaizabal
Eibarko Klub Deportibotik zorionak eman nahi dizkie parte hartu duten neska-mutilei eta haien entrenatzaileei, baita gurasoei eta laguntzaileei ere, egun eder hau posible egin dutelako.
Kirolaren balioetan oinarritutako egun bikaina izan da .
Gogoratu abenduaren 14an Arrateko Zelaietan Eibarko Klub Deportiboak eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak, GAF-ek, antolatutako LXXIII. BOLUNBURU OROIGARRI KROSSA – CROSS MEMORIAL Bolumburu, izango dela
Zorionak guztiei eta aurrera!



Argazkiak: Elen, Veronica eta Jara



Deja una respuesta