Xabier Labaka irabazle giro ederrean ospatu den XII. Asier Cuevas Herri Lasterketan

Gaur arratsaldean, azaroaren 15ean, ospatu da XII. Asier Cuevas Herri Lasterketa, eta Eibarko kaleak berriro ere korrikalari askoren topaleku bilakatu dira. Kategoria ezberdinak kontutan izanda 200 lagunetik gora aritu dira parte hartzen, tartean Asier Cuevas bera, 2013an 100 kilometroko Europako txapelduna. Giro ezin hobean eta eibartar askoren animo artean gauzatu da aurtengo edizioa. Probaren aurretik, “Asier Cuevas Txikia” lasterketa jokatu da, Eskola Kirolaren barruan, haur eta gaztetxoentzako ekimen arrakastatsua ere bai.

Eibarko Klub Deportiboak antolatu du proba, Eibarko Udala, Eskola Kirola, “Zure Irrifarra Nire Indarra” ekimena eta Garajes García-ren laguntzarekin. Lasterketaren ibilbidea aurreko urteetako bera izan da: 2,5 buelta Eibarko kaleetatik, guztira 7,5 kilometro.

Proban Eibarko Klub Deportiboak klubeko Pello Berrizbeitia atleta bere ibilibide eta aurtengo jardunagatik, 2025eko Trail eta Mountain Running Munduko Txapelketan, eta “Zure Irrifarra Nire Indarra” proiektua eta kirol inklusiboa bultzatzen duen elkartea omendu ditu.

XII Asier Cuevas lasterketa
XII Asier Cuevas lasterketa

Sailkapen osoak hemen daude, eta laburpena ondoren:

Kategoria absolutua – Gizonak

  1. Xabier Labaka Aldekoa (Bergara) – 23:48
  2. Ibon Badiola Lersundi (Ondarroa) – 24:19
  3. Sergio Agredas del Palacio (Arrasate) – 24:22

Kategoria absolutua – Emakumeak

  1. Oihane Sarasketa Irranzo (Eibar) – 29:31
  2. Iraia Beristain Aranbarri (Ondarroa) – 32:47
  3. Jone Penedo Aiastui (Eibar) – 33:08

Kategoria beteranoak – Gizonak

  1. Sergio Agredas del Palacio (Arrasate) – 24:22
  2. Jorge Santos Román (Galdakao) – 27:43
  3. Javier Irazabal Arrieta (Elorrio) – 27:47

Kategoria beteranoak – Emakumeak

  1. Onintza Zeberio Arretxe (Azpeitia) – 31:22
  2. Luz Marina Valencia Noreña (Bilbao) – 34:02
  3. Izaskun Anguiano San Juan (Gipuzkoa) – 34:41

Kategoria juniorrak

  • Gizonezkoak:
    1. Ugaitz Gartzia Ruiz (Eibar) – 25:27
    2. Anwar El Hassouni Benaisaa (Eibar) – 27:00
    3. Harriet Arregi Astigarraga (Oñati) – 31:02
  • Emakumezkoak:
    1. Nora Martínez Baroja (Eibar) – 31:03

Lasterketa kirol giroan, parte-hartze zabalez eta elkartasun kutsuarekin gauzatu da. Eibarko Klub Deportiboak eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzaileei, boluntarioei eta babesleei, Asier Cuevasen omenezko lasterketa honek urtez urte duen arrakasta mantentzeagatik.

Zorionak guztiei eta hurrengo edizioraino!

Pello Berrizbeitia eta Asier Cuevas, Herri lasterketan
Pello Berrizbeitia eta Asier Cuevas, Herri lasterketan

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.