Joan den igandean azaroaren 9an, Laudioko Ibar Krosa – Cross Valle de Llodio lasterketaren 40. edizioa ospatu zen, eta urtero bezala, Euskadiko kros denboraldiko proba garrantzitsuenetako bat izan zen. Aurtengoan, gainera, Euskadiko Atletismo Federazioak, 2025eko azaroaren 9an, Euskadiko Kros Txapelketa Master – Cto de Euskadi Maser Campo a través antolatu zuen Laudioko Ellakuriko udal instalazioetan. C.D. Eibar Atletismo Taldeko hiru ordezkarik – Iñigo Trokaola, Roberto Gartzia eta Marcos Untzetabarrenetxea – hartu zuten parte maila bikainarekin.
Master lasterketa eremu mistoan egin zen —belar eta lur zatiz osatutako zirkuitu tekniko eta ikusgarrian—, hiru buelta ezberdin eta ibilbide erakargarri batekin, 5.270 metro bete arte. Parte-hartzaile ugari bildu zituen proba honek berriz ere Euskal atletismoko erreferente bihurtu zuen Laudio.

Iñigo Trokaola Ibarlucea – 19:39 denborarekin bukatu zuen Laudioko proba erritmo sendoari eutsiz ibilbide osoan zehar.
Roberto Gartzia Herrero – 20:32 denborarekin laugarren postuan sailkatu zen bere kategoria masterrean, podiumaren atarian geratuz.
Marcos Untzetabarrenetxea Arriolabengoa – 22:09 denborarekin 13. postua eskuratu zuen Master kategoria berean, lan sendo eta jarraitu baten emaitza.
Taldearen sailkapena
Taldeka, C.D. Eibar-ek 11. postua lortu zuen taldekako sailkapen orokorrean. Proba antolatzailea zen Atletismo Laudio klubak irabazi zuen taldeen sailkapena, Josu Apraiz, Iñaki Galíndez eta Igor Castillo osatutako hirukote sendoarekin.
Emaitza osoak hemen kontsulta daitezke:
C.D. Eibar Atletismo Sailak parte-hartzaile guztiei zorionak helarazi nahi dizkie egindako lanagatik.
Zorionak eta aurrera, Depor!



Deja una respuesta