Ustekabean Keniako Titus Kiprotichek lasterkariak irabazi zuen igandean, azaroaren 2an ospatutako Donostiako Nazioarteko Crossaren 69. edizioa, faborito nagusietakoa zen Martin Kiprotich ugandarraren aurretik. Emakumezkoen kategorian, berriz, 21 urte duen Celestine Jepkosgei kenyar gazteak izan zen garaile, Marta Serrano Azpiazu 3.000 metro oztopo probako espezialistaren aurretik.
Klub Deportiboko Atletismo taldea ordezkatzen parte hartu zuten ia 20 atletek dena eman zuten, eta goiz eguzkitsu batean oso emaitza politak lortu zituzten denboraldiko lehen krossa izan den honetan.
6,900 km luzera zuen kategoria absolutoan 22. izan zen Julen Teran 21:44 denborarekin eta 6. atleta euskalduna izanik sailkapenean, Txomin Osoro-k 24:00 denborarekin bukatu zuen proba, eta 24:51-rekin Markel Gutierrez-ek.
Bestalde, Nora Martinez klubeko ordezkariak, 14 minutu eta 29 segunduko denborarekin merezimendu handiko 9. postua eskuratu zuen U-20, 20 urte azpiko Emakumezko proban.
Bere aldetik, U-20 edo 20 urte azpiko Gizonak proban merituko 9. postua lortu zuen Ugaiz Gartzia-k ere bai 11 minutu eta 37 segunduko denborarekin, eta 18. sailkatu zen Anwar El Hassouini Benaissa, 12 minutu eta 21 segunduko denborarekin
Master kategorian ordezkaritza nabarmena eta disdiratsua izan zuen Klubak, eta 8. , 21. eta 29. sailkatu ziren, hurrenez hurren, Iñigo Trokaola (09:01), Roberto Gartzia (09:30) eta Marcos Untzetabarrenetxea (10:15)

Azkenik, Donostiako Nazioarteko Crossaren 69. edizioan parte hartzera animatu ziren Eibarko Klub Deportiboko atletismo eskolako ordezkariak, oso polito jardun zuten eta honakoak izan ziren beraien erregistroak:
Alebinak (1.240 m)
- Isabel PITA, 05:13
- Jule AZURMENDI, 05:16
- Maddi PEREZ DE OBANOS, 05:22
- Lucia ARKOTXA, 05:38
- Eider GONZALEZ, 05:43
Benjamin kategorian (600m.) , Amets Rubio, Jone Hernandez, Marina Morales, eta Saioa Guerrero-k parte hartu dute.


Gogoratu abenduaren 14an Arrateko Zelaietan Eibarko Klub Deportiboak eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak, GAF-ek, antolatutako LXXIII. BOLUNBURU OROIGARRI KROSSA – CROSS MEMORIAL Bolumburu, izango dela eta Urtarrilaren 18an Elgoibar-ko Mintxetan LXXXII Juan Muguerza nazioarteko krossa gauzatuko da.



Deja una respuesta