Badaukagu hemen berriro. Datorren Azaroak 15an, arratsaldeko 18:00an ospatuko dugu Asier Cuevas Herri Lasterketaren edizio berri bat. Zirkuito berdina Eibarko kaleetatik, 7.5 Km guztira.
Apuntatzeko 2 aukera:
www.sailkapenak.com webgunean edo Deporreko bulegotan (Toribio Etxeberria, 16, 1. pisuan, ostiralera 18tik 20:30arte). Prezioa: 15€
Eta lehenengo 17tik aurrera: Eskola Kiroleko umiekin: Asier Cuevas txikia.
Animatu zaitezte parte hartzera.
Dortsalak jasotzeko, Azaroaren 15 an ,larunbata, Klub Deportiboan. Goizeko 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:00 etatik 17:00 etara.
KATEGORIAK:
● JUNIOR (2009, 2008, 2007, 2006)
● BETERANOAK (40 urte beteta)
SARIAK
● Absoluto mailako lehen hiru sailkatuak (neska eta mutila). Karrerako trofeoa
● Lehen Juniorra (neska eta mutila). Karrerako trofeoa
● Lehen Beteranoa (neska eta mutila). Karrerako trofeoa
● Lehen Herritarra (neska eta mutila). Karrerako trofeoa
Korrikalari guztiek karrerako oparia jasoko dute.
Karrera bukaeran zozketa egingo da.
Dutxak Eibarko polikiroldegian izango dira.

Eguneraketa:



Deja una respuesta