Pello Berrizbeitia eibartarra Munduko Txapelketan

Espainako RFEA Atletismo Federazioak argitaratu du parte-hartzaileen zerrenda eta Pello Berrizbeitia, Eibarko Klub Deportiboko trail lasterkaria, Long Trail modalitatean lehiatuko da Espainiako selekzioarekin, 2025eko Trail eta Mountain Running Munduko Txapelketan.

Canfrancek, «Europako tren geltokirik ederrena eta mendizaleena» izatearen fama duen herri piriniotarrak, trail runningaren mundu mailako hitzordu handienetakoa hartuko du aurten: Trail eta Mountain Running Munduko Txapelketa. Txapelketa irailaren 25etik 28ra bitartean egingo da, eta mundu osoko 1.600 atleta inguruk hartuko dute parte, 73 selekziotatik etorriak. Mundu osoko eliteko korrikalariak bilduko dira bertan.

Eibarko Pello Berrizbeitia aurten Espainiako selekzioarekin izango da bertan, irailaren 27an ospatuko den Long Trail proban parte hartzeko hautatua izan baita. Modalitate honek 82 kilometroko luzera eta 6.000 metroko desnibel positiboa izango ditu, Pirinio aragoiarreko lur malkartsu eta ikusgarrien artean.

Long Traila ez da edonolako proba: mendi garaietako lur gordina da, tontor amaigabeak, beranduko elur-zuloak eta azazkalak beltz utziko dizkizuten jaitsiera teknikoak biltzen dituena. Bertan, epika da nagusi, ez abiadura hutsa.

Aurten, titanean arteko talka izango da gizonezkoen kategorian: Adam Peterman estatubatuarra (urrea 2021ean) eta Benjamin Roubiol frantziarra (urrea 2023an) aurrez aurre ariko dira.
Biak estilo oso ezberdinekin: Petermanek zankada luze eta erritmo sendoa du; Roubiolek, berriz, estrategia, sufrimendua eta une egokian erasotzeko gaitasuna lantzen ditu.

Bi dominadun horiei gehitu behar zaie Andreas Reiterer italiarra —brontzea 2021ean eta zilarra 2023an— eta Peter Frano eslovakiarra —Innsbruck-en brontzezko domina lortu zuena—.

Eta horien artean, debutarien artean, Pello Berrizbeitia, Eibarko Klub Deportiboko kidea. Bere ondoan izango dira beste bi debuttari ezagun: Francesco Puppi italiarra, 2021eko Short Trail-eko azpitxapelduna, aurten lehen aldiz saiatuko da 80 kilometroko distantzian; eta Jim Walmsley, (Phoenix (Arizona) UTMB irabazlea 2022an edo Western States 100 probako irabazlea eta errekorduna, proba honetarako egin duen jauzi entzutetsuarekin.

Eguneraketa 2025-09-27

Pello Berrizbeitia 42. sailkatu da Munduko txapelketan, 10 ordu 20 minutu eta 51 segunduko denborarekin. Probaren irabazle eta Munduko Txapeldun berria Jim Walmsley amerikarra izan da, 2. eta 3. frantzesak sailkatu dira. Benjamin Roubiol eta Louison Coiffet , hurrenez hurren.

Pello Berrizbeitiaren parte-hartzeak CD Eibar Klub Deportiboko historian beste mugarri bat markatzen du. Harrotasunez bizi dugu eibartarra mundu mailako txapelketa batean ikustea, eliteko korrikalari handien artean.

Zorionak Pello eta zorte on Canfrancen!

Long Trail Canfranc 2025 Profila
Long Trail Canfranc 2025 Profila

Pello Berrizbeitia Trail lasterketa batean. Argazkia P. B.
Pello Berrizbeitia Trail lasterketa batean. Argazkia P. B.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.