Pello Berrizbeitia, Munduko Txapelketarako aurre-hautatua Espainiako selekzioarekin

CD Eibarreko kidea den Pello Berrizbeitia Espainiako Atletismo Federazioak aurkeztutako aurre-hautatuen zerrendan sartu da, Long Trail modalitatean parte hartzeko datorren irailean Canfranc-en (Huesca) ospatuko den Trail eta Mountain Running Munduko Txapelketan.

Espainiako Atletismo Federazioak (RFEA
) iragarritako aurre-hautatuen artean dago Pello Berrizbeitia Apellaniz eta aukera du Espainiako selekzioarekin Munduko Trail eta Mountain Running Txapelketan parte hartzeko. Txapelketa hau irailaren 25etik 28ra egingo da Canfranc-en, Pirinio aragoiarreko ingurune ikusgarrietan, eta munduko espezialistarik onenak bilduko ditu.

Munduko Txapelpetako Long Trail proban (82 km) aurre-hautatutako Espainiako selekzioko kirolariekin batera lehiatuko litzateke Pello Berrizbeitia eibartarra selekzioen taldeko sailkapenerako, honako hauek: José Ángel Fernández “Canales”, Julen Calvo, Manuel Anguita, Claudio Díaz eta Abel Carretero.

Guztiek José Peiró hautatzaileak eta RFEAko Zuzendaritza Teknikoko taldeak ezarritako irizpide zorrotzak bete dituzte. Gainera Pello-k Euskadiko Atletismo Federazioko beste 6 atletekin batera deituta izan da:

  • Short Trail: Sara AlonsoC.D. Hernani, Oihana Kortazar – Elgeta, Independentea, eta Malen Osa – Oñati, Independentea,
  • Mountain Classic eta bertikala: Onditz Iturbe Beharri Kirol Kluba,
  • Long Trail: Pello BerrizbeitiaC.D. Eibar,
  • Mountain Classic: Ibai LarreaGoierri Garaia eta Ekain Fernández (U20) – Artunduaga

Bestalde, hona hemen Irailaren 27an Pello Berrizbeitiak parte hartu eta 82 kilometro, 5.413 metroko desnibela izango duen Munduko Txapelketaren Long Trail froga izarraren informazioa: https://canfrancpirineos2025wmtrc.com/ESP.long.trail.82k.html , La Moleta (2.572 m), Pico Royo (2.372 m) edo La Tuca (2.278 m) pasatu behar direlarik, eta hemen Munduko txapelketa osoaren informazioa https://canfrancpirineos2025wmtrc.com/


Munduko Txapelketa hau nazioarteko trail running egutegiko hitzordu nagusietako bat da, eta aurten Canfranceko ibilbide zorrotzetan ospatuko da, ingurune paregabean eta kirol erronka gorenean.

Canfranc-eko Munduko Txapelketa 2025 Long Trail profila. Irudia Canfranc Pirineos


Pello Berrizbeitiaren aurre-hautaketak Espainiako selekzioarekin beste urrats garrantzitsu bat dakar bere ibilbide oparoan, mendiko lasterketetan eta distantzia luzeko trailetan egindako lanaren aitortza. Eibarko Klub Deportibotik harro gaude gure atleten lan eta lorpenak maila gorenera iristen ikusteaz.

Pello Berrizbeitia Flying Burrito babesle taldearen elastikoarekin. Argazkia: Flying Burrito
(Pello Berrizbeitia Flying Burrito babesle taldearen elastikoarekin. Argazkia: Flying Burrito)

Zorionak Pello, eta zorte on azken hautaketan!

Canfranc-eko 2025 Trail eta Mountain Running Munduko Txapelketa. Argazkia Canfranc Pirineos
Canfranc-eko 2025 Trail eta Mountain Running Munduko Txapelketa. Argazkia Canfranc Pirineos

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.