Eneko Larrea zilarrezko domina 2025 Espainiako Absolutuan

Tarragonako «Natalia Rodríguez» atleta nabarmenaren izena daraman Udal Estadioan joandako asteburuan, 2025/08/01-tik – 2025/08/03-ra, 2025 Espainiako Atletismo Txapelketa Absolutua ospatu da.

Bertan, altuera-jauziko proban 2.15 metrorekin eta bere markarik onena hobetuz, zilarrezko domina eta garaiera-jauziko txapeldunordea izatea lortu du Eibarko Klub Deportiboko harrobian izandako Eneko Larrea Perez mallabitarra-k.

Tradizio atletiko luzea duen eibartar familia batetik dator Eneko eta ahal duen guztietan Deporrarekin kolaboratu izan du .

Altuera-jauziko proba joan zen igande goizean jokatu zen eta gaur egun Real Sociedad taldearen elastikoarekin parte hartzen duen Eneko Larrea-k bigarrena izan zen CAPEX – Club Atletismo Perceiana Extremadura taldeko Alvaro Infante Cisneros irabazlearen atzetik, eta Atletismo Numantino-ko Pablo Martinez Torre (3. eta brontzezko domina) eta Image FDR-ko David Gonzalez Gonzalez (4. sailkatua), laurok 2.15 metroko markarekin.

Ruth Beitia, Espainako txapelketako dominak banatzen. Bere ondoan Eneko Larrea (argazkia Gabriel Beldarrain-en blogetik)

Enekok 2.15 gainditu zuen bigarrenera, marka pertsonala eginez. Era berean, 2.12 gainditu zuen bigarreneani, eta 2.09, 2.06 eta 2.01 lehenengo jauzian gainditu zituen. Aurretik 2,14ko marka hobea zuen, Ourensen 2024ko otsailaren 17an lortua, Pista Estaliko Espainiako Txapelketan hirugarren izan zenean. Izan ere, txapelketa berean ere hirugarren sailkatu zen 2.11rekin. Baina Tarragonan 2,15 metroko jauzia egin du.

Zorionak Eneko!

Hemen aurtengo 2025 Espainiako Atletismo Txapelketa Absolutuko altuera jauziko txapelketaren emaitzak:


2025 Espainiako Atletismo Txapelketa Absolutuko altuera jauziko txapelketaren emaitzak:

Eneko Larrea Espainako U-18 txapelduna izan zen gure klubarekin lehiatzen 2020an Tarragonan aire zabalean eta Balentzian pista estalian (Short Track) ere bai.


Eneko Larrea Tarragona
Eneko Larrea Tarragonan duela 5 urte, 2020an

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.